EGK [fr] :: Programme :: Bidezko turismoari buruzko jardunaldia
26-05-2012
Bilbo (La Bolsa)
Bidezko turismoari buruzko jardunaldia

Turismorako Mundu Erakundearen datuen arabera, urtero 800 milio pertsona inguru mugituz eta 611.000 milioi euroko irabaziak sortuz, turismoa munduko industria haundienetakoa bihurtu da. 70. hamarkadatik aurrera herrialde txirotuei garapen bide azkar eta erraza bezala aurkeztu zaien arren, bestelako ondorioak izan ditu. Industria honek izan duen hazkunde esponentzialak eragin lazgarriak izan ditu ingurumenean eta bertako jendartetan. Era berean, jarduera honekiko apustu egin zuten herrialdeetako probezia maila ez da murriztu.

Jardunaldi hauen helburua industria turistikoarekiko hausnarketa kritikoa egitea eta Bidezko Turismoa gizarte eraldaketarako tresna eta berdintasunean oinarritutako garapen endogenorako aukera bezala aurkeztea da. Izan ere, esperientziak trukatzea eta bestelako egoerak ezagutzea oinarrizkoa da jendarteen autoerakuntzarako.

Data: Maiatzak 26, larunbata.

Lekua: La Bolsa (Yonh auregia), Pelota kalea 10 zk, Bilbo.

Antolatzaileak: SODePAZ eta Bidezko Turismorako Foroa.

Laguntzailea Garapenerako Lankidetzaren euskal Agentzia. Eusko Jaurlaritza.

Egitaraua hemen.

INFORMAZIO GEHIAGO:
euskadi@sodepaz.net / 616404444


mes anterior Juillet di 2014 mes siguiente
L M M J V S D
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Aucun événement.
Prochains événements

Diru-laguntza eman dute:

 

Eusko Jaurlaritza     Arabako Gazteria       Bizkaiko Aldundia     Gazte Bizz     Gipuzkoako Aldundia