EGK [fr] :: Programme :: Spot Sozialen Nazioarteko 5 :: Lehiaketa (apirilera arte)
eu | cas | en | fr
14-04-2012
Edonon!
Spot Sozialen Nazioarteko 5. Lehiaketa (apirilera arte)

Spot Sozialen Nazioarteko 5. Lehiaketa

Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak aurten ere antolatu du "ZureVision-SocialVision" Nazioarteko Lehiaketa

Lehiaketa honen xedea da elikadura-subiranotasunaren kontzeptua herritarren artean ezagutaraztea. Horretarako, bada, gaur egungo nekazaritza- eta elikadura- sistemaren funtzionamendua eta sistema horrek elikagaiak ekoizten eta kontsumitzen dituzten lagunengan dituen ondorioak salatu eta, aldi berean, emakumeek, munduko hainbat txokotan eta gure inguruan ere, jasan behar dituzten berariazko ondorioak agerian utzi nahi ditugu. Izan ere, elikadura-subiranotasuna aipatutako eredu horri aurre egiteko alternatiba da, eta, hortaz, ikuspegi horren barruan garatzen ari diren esperientzien berri ere eman nahi dugu.


Gizarte-gaiez kezkatuta dauden norbanako eta talde guztiei dei egiten diegu, beraz, kamera edo are telefono mugikorra hartu eta gai hau landu dezaten. Modu horretan, eta ikus-entzunezko baliabideak lagun, gizartea eraldatzeko prozesuan parte hartu ahalko dute.


Kezka apur bat, irudimena eta mundua aldatzeko gogo bizia baino ez dira behar!!!


Lehiaketaren oinarriak:

pdf

info+: MUGARIK GABE - 945 27 73 85 - araba@mugarikgabe.org


Collaborateur

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License