EGK [fr] :: Manifestes
eu | cas | en | fr
22-06-2011
Garoñatik hasita, zentral nuklear guztiak itxi!!! Euskal Herrian eta mundu osoan, beste elektrizitate eta kontsumo eredu bat posible da.

GAROÑATIK HASITA, ZENTRAL NUKLEAR GUZTIAK ITXI!!

EUSKAL HERRIAN ETA MUNDO OSOAN, BESTE ELEKTRIZITATE EREDU ETA KONTSUMO BAT POSIBLE DA

Diseinatu zenean aurreikusi zitzaion bizitza epea gainditu du Garoñak. Guztiz amortizatuta dagoenez, Iberdrolak eta Endesak irabazi handiak jasotzen dituzte: gure osasunaren kontura egiten den negozioa da. Egitura arazo larriak dituen instalazio nuklear zaharkitua da.

Rodriguez Zapateroren gobernuak 2004an eta 2008an eginiko promesa elektoralak ahaztu ditu eta ez du nuklearrak bere bizitzaren bukaerara iristen direnean ixteko egutegirik egin; ezta esan zuen bezala Garoña itxi ere, erabakia hurrengo gobernuaren esku utziz. Berriro ere Fukushimako 1. erreaktorearen berdina den Garoñako zentrala berehala ixtea exijitzen dugu.

Dagoeneko Fukushiman Chernobilen igorri zen erradioaktibitatearen bostena igorri da, 3000 km2ko lur-zatia dago kutsatuta, eta 100.000 pertsona ebakuatu dira. Egoerak kontrolez kanpo jarraitzen du, eta enpresa jabearen arabera, gauzak ongi joanez gero gutxienez urtebete beharko dute urtu diren erreaktoreen nukleoak kontrolatzeko.

Beste elektrizitate hornidura eredu bat posible da, nahiz eta benetako aldaketa kontsumoa gutxitzean eta energia aurreztean eman behar den. Epe ertainean kontsumoa %30-40 gutxitzea posible da gure bizitza kalitatea funtsean aldatu gabe. Hobeto bizitzeko eta gutxiago kutsatzeko ezinbesteko planteamendua da gutxiago kontsumitzea.

Beharrezkoa da Euskal Herrian energia berriztagarriei bultzada ematea, bereziki Euskal Autonomi Erkidegoan, elektrizitate ekoizpenaren %5era ez baita iristen, Nafarroan %81era heltzen den bitartean.

Ikatzaren erabilera elektrizitate ekoizpenean alde batera uztea eta Pasaiako zentral termikoa ixtea eskatzen dugu, ikatzak asko kutsatu eta klima aldaketa indartsu bultzatzen duen faktore bat delako. Gas bidezko ziklo konbinatuko zentral berrien eraikuntzaren aurka gaude, horrek %100 berriztagarria izango den elektrizitate ekoizpen sistema baten garapena kolokan jarriko lukeelako.
Hau guztia dela eta, zentral nuklearren mailakako ixte azkarra eskatzen dugu, zaharkituena eta arriskutsuena den Garoñatik hasita, eta energia berriztagarrien aldeko aldarrikapena egiten dugu, klima aldaketa garaiz geratzeko gai den alternatiba garbi eta seguru bakarra direlako.


NUKLEAR GUZTIAK ITXI BEHINGOZ!!


FIRMAN / SINATZEN DUTE:

Antikapitalistak
Aralar
Berdeak-Verdes (Equo)
Bildu
Bizilur
Bizkaia Benetan Maite
CC.OO.
CGT-LKN
Desazkundea
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)
Eguzki
EHNE-Bizkaia
Ekologistak Martxan
ELA
ESK
Ezker Gogoa
Gorripiddea ildoa-Zutik
LAB
Mundubat
Sagarrak
Sare Antifaxista
Stee-Eilas
Gazte Komunisten Kolektiboak (GKK)
Espitsua


Collaborateur

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License