EGK [fr] :: Manifestes :: PALESTINAKO LOTSAREN HARRESIA SUNTSITU DEZAGUN: HARRESI GUZTIAK BOTA DITZAGUN
eu | cas | en | fr
09-11-2010
PALESTINAKO LOTSAREN HARRESIA SUNTSITU DEZAGUN: HARRESI GUZTIAK BOTA DITZAGUN

Azaroaren 9an, asteartean, Israelek Palestinan eraikitzen ari den apartheid harresiaren kontrako nazioarteko eguna da. Harresi honek, Israelek herri palestinarraren kontra burutzen duen garbiketa etnikoa sinbolizatzen du. Bitartean, harresiaren eraikuntza hasi eta zortzi urte pasa ostean, Nazioarteko Komunitateak Israelek bere sarraski politikarekin eta okupazioarekin jarraitzea onartu du.

Berlineko Harresia baino 2 bider altuagoa eta hiru bider luzeagoa den harresi honek Zisjordaniako hiri eta herri palestinarrak inguratzen ditu, ghetto zein bantustanesetan bihurtuz. Harresiak, herri palestinarra beraien hirietan kartzelaratuta uzten duten ate eta baimen sistema bat sortzen du, palestinarrak beraien lurretatik banatzen dituelarik. Harresiak, nekazal lurren, etxebizitzen,... suntsipena eragiten du, oinarrizko zerbitzuen isolamenduaz gain; gainera, baliabideak eta merkatua edo komertzioa ere oztopatuak edo galdu egiten dira. Herri palestinarra bizitzeko baliabide barik geratzen da.

Proiektu lotsagarri honek koloniak eraiki eta hedatzeko estrategia bat biltzen du, kolonoentzako soilik diren 500kmko errepideak eraikitzea aurreikusita duelarik. Modu honetan, Zisjordaniako lurraren %47 bereganatuko du Israelgo estatuak eta palestinarrak bantustanesetan kartzelaratuta geratuko dira.

Nazio Batuetako Batzar Orokorrak "Lurralde Okupatuetan eta Jerusalen Ekialdean Israelek egiten dagoen harresiaren eraikuntza bertan behera usteko, 1949ko mugetatik haratago doalako eta Nazioarteko Zuzenbidearen kontrakoa delako" ebazpena onartu zuen. Dena den, harresia eraikitzen jarraitzen du Israel eta harresiak Palestina zatikatzen jarraitzen du. Harresiak egiten duen ibilbidearen antzera hedatuz, palestinar lurretan eraikitzen jarraitzen diren kolonia berrien antzera, Gazako isolamendu jasanezinaren antzera, israelgo erasoen antzera,... okupazioak aurrera jarraitzen du eta geroz eta sakonagoa bihurtzen da.

Israelek Nazioarteko legedia urratu eta palestinarrak ghettoetan murgiltzen dituen bitartean, Europar Batasunak Israel zigortu beharrean hauekin duen elkarte hitzarmena sendotzen du; era berean, OCDE delakoren kide izatea baimentzen die. Aldi berean, Laukotea osatzen duten herrialdeek (EEBB, EB, NNUU eta Errusia) beraien eskuak garbitzeko "Bake Konferentziak" antolatzen dituzte; konferentzia hauek, Israel palestinarren kontrako garbiketa etnikoa jarraitzeko estrategiak besterik ez dira. Mendebaldeko herrialdeek, injustizia salatu, ekiditu eta duten erantzukizun morala bere gain hartu beharrean, Israelenganako babes politiko, ekonomiko zein militarrarekin dihardute.

Behean sinatzen dugunok, Harresiaren kontrako nazioarteko egunarekin bat eginez, salaketa hau egin nahi dugu: Israelek sistematikoki betetzen ez dituen giza eskubideen hitzarmenek eta nazio Batuetako ebazpenek, Nazioarteko Zuzenbidea mesprezatzen duela; Palestinan okupazio bat mantentzen duela; eta 2004ko uztailaren 9an Hayako Justizia Gorte Gorenak egindako kontsulta-iritzia kontutan hartzen ez duela.
Testuinguru hau kontutan izanda, Israelgo estatuaren kontrako BDS kanpainak (Boikot, desinbertsio eta santzioak) berebiziko garrantzia hartzen du. Palestinatik jaio zen kanpaina honek geroz eta babes handiagoa dauka nazioarteko gizarteetan.
Aurretiaz aurkeztu dugunagatik hurrengoa exijitzen dugu:
• Europar Batasunaren eta Israelen arteko Elkarte Akordioa bertan behera ustea.
• Israelekin dauden hitzarmen eta elkartruke militarrak deuseztatzea.
• Europar Batasuneko kideak diren estatuek eta Banku Mundialak harresiaren eraikuntza babesten dituzten tunelak eta hesiak eraikitzeko diru laguntzak eman ez dezaten.
Era berean, Europar Batasuneko Kontseiluari, Nazio Batuen Erakundeari eta, batez ere, Espainiako eta Frantziako gobernuei, larrizko neurri egokiak har ditzatela exijitzen diegu, palestinarrentzat orekatuak diren baldintza sozioekonomiko eta soziopolitikoak sortzeko eta Israelek nazioarteko legedia bete ditzan.
Ekialdeko Jerusalen hiriburutzat izango duen Estatu Palestinar bat sortzeko behar den testuingurua erraztuz eta errefuxiatuek beraien lurraldeetara bueltatzeko duten eskubidea errespetatuz eta onartuz.
Apartheid Harresiaren kontrako Palestinar Kanpainaren deialdiarekin bat eginez, Stop the Wall, euskal herritarrak deitzen ditugu, egun hauetan burutuko diren ekintza ezberdinetan parte hartzeko.

Komite Internazionalistak, Bakea eta Duintasuna, Biladi, EGK,...




Collaborateur

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License