EGK [fr] :: Manifestes
eu | cas | en | fr
21-09-2010
BILBOKO EREMU PUBLIKOA ARAUTUKO DUEN ARAUAREN AURKA

Bilboko Udalaren Osoko Bilkurak, datorren osteguneko saioan, behin betiko onartuko du herritarren zein eragileen artean oposizio zabala sortu duen Espazio Publikoaren Ordenantza. Ordenantza beharrezko eztabaida sozialik gabe onartuko da. Udal Gobernuak, EAJk eta IUk, herritarren partehartzeaz hitz egiten duten bitartean, gero eta oztopo gehiago jartzen dute eta benetako partehartze soziala ekiditen dute.

Ordenantza honen kasuan, ez herritarrok ez eta talde edo elkarteok -auzokoak, politikoak, sindikalak edo sozialak- ez dugu inolako aukerarik izan gure ahotsa entzunda izateko, ez dugu inongo aukerarik izan partehartzeko. Gogoratu nahi dugu uztailean 3.526 alegazio aurkeztu genituela eta ez dira gai izan ezta Plataformarekin, gurekin, harremanetan jartzeko, nahiz eta eskaera eginda izan arren. Are gehiago, herritar guztion ondarea den espazio publikoaren erabilpenaz eta elkarbizitzari zuzenean eragiten dion gai baten arauketaz ari bagara erabakimena ere herritarrona dela uste dugu. Udal gobernuko alderdiek muzin egin diote eztabaida sozialari eta ordenantza inposatu dute.


Ostegunean onartuko duten Ordenantzak dituen ezaugarri kezkagarri nagusiak hauek dira:

1- Ordenantzak neurriz kanpoko aplikazio-eremua du. Hirian gertatzen diren kaleko jarduera guztiak arautu eta estutu nahi ditu, erabilpen askea ezabatuz.  Nahasteborrastea itzela da: kultur edo kirol jarduerak, prostituzioa, praktika sexualak, umeen jolasak, bizikletaz ibiltzea, ekitaldien antolaketa, kaleko musika eta bestelako adierazpenak, kaleko salmenta, ostalaritza, bizilekuko lanak eta mudantzak, publizitatea, mahai informatiboak... Gainera, nahastu egiten dira norberaren
intereserako erabilpena (terrazak, kontzertu pribatuak, merkatuak, kioskoak...) eta espazio publikoaren erabilpen ludikoa, erreibindikatiboa, harremanetarako...

2- Kolpe batez eta jarrera errepresiboa eta zigortzailea hartuz, legez debekatuta ez dauden zenbait jarduera -prostituzioa eta top manta- debekatzen ditu, beharrezkoa
den eztabaida sakona saihestuz.

3- Jarduera askotarako lizentziak edo baimenak behar dira, herritarron eta taldeen adierazpen libreak itoz, formulario, epe eta baldintzekin. Halaber, herritarren etxeko
kontuetarako espazio publikoaren ezinbesteko erabilpena (mudantzak, lanak..) oztopatuko da.

4- Eraginkortasuna zehapen sistema gogorrean oinarritzen da. Ezarritako arau-hausteak zenbatezinak dira eta aurreikusten diren isunak oso larriak.


Udal Gobernua osatzen duten PNV eta IU alderdiek, PSOE eta PPren isilpeko babesarekin, espazio publikoaren erabilpenaren arauketa oso murriztailea eta atzerakoia
egin dute. Oso helburu argi daukate: kalean gertatzen den oro kontrolpean eduki eta turistei begira soilik eraiki nahi duten hiri edota gizarte eredua zalantzan jartzen duen
guztia zokoratu nahi dute, kaletik kenduz. Honen aurrean "Kalea guztiona da" herri ekimena osatzen dugun Bilboko 70 eragile sozial, sindikal eta politikoak uztailean aurkeztutako alegazioa berresten gara eta lanean jarraituko dugu kalean Espazio Publikoari buruzko Ordenantza bertan behera gelditu eta Espazio Publikoaren erabilpenaren gaineko debate lasaia martxan jarri arte.

Hori dela eta, bi mobilizazio deitu dugu datorren egunetarako:


•Irailaren 23an, Udalbatza egunean, eguerdiko 12etan Udaletxeko eskaileretan
•Irailaren 25etan, larunbatean, manifestazioa Plaza Eliptikatik abiatuta arratsaldeko
6etan.

Collaborateur

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License