EGK [fr] :: GazteSfera
eu | cas | en | fr
GazteSfera
Ongi etorri
Bilboko Okupazio Mugimenduak datorren urtarrilaren 28an, 17:30etan, Arriaga plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du. Horretaz gain, egun osoan zehar ekimenak burutuko dira Okupazio Egunaren inguruan.
 
Kukutza Gaztetxearen kontrako kolpe bortitza gogoratu ondoren, berriro ilusioz altxatzera eta autogestioa eta okupazioaren alde lan egiten jarraitzera deitu nahi izan dute; herri guztietan eta auzo guztietan bizi eredu alternatiboak bultzatzen segitzera, pribatizazioa eta interes espekulatiboei aurre eginez. Honela, Bilbo, Euskal Herria eta mundu ezberdin baten ametsa bizirik mantentzeko haien borondatea adierazi dute.
Iratzarri gazte erakundeak bat egin du Egin Dezagun Bidea ekimenak datorren larunbaterako, urtarrilaren 7rako, euskal presoen eskubideen alde Bilbon deituriko manifestazioarekin.
 
Azken egunotan Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak egindako adierazpenen aurrean, bere konpromisoa berretsi eta mobilizazioan modu masibo eta pluralean  parte hartzeko deia zabaldu nahi du Iratzarrik, beste behin ere euskal presoei dagozkien eskubide guztiak aldarrikatzeko eta zentzu horretan berehalako pausuak exijitzeko.
 

EGK aurrera!Elkartegintza sustatzeko eta gazteon bizi-baldintzak hobetzeko topagunea den EGK-ren aurkako eraso neurrigabea salatu dute hamaika erakunde politiko eta sozialek Bilbon.

     
PSEk, PPren babesarekin, 90.000 euroko murrizketa berria onartu du Eusko Jaurlaritzaren 2012ko aurrekontuetan. Murrizketa honen ondorioz EGK-ren lana koloka larrian dago, 2009tik aurrekontuaren %50a murriztu izanak beronen jarduera izugarri mugatu duelako.
Iratzarrik salatu egin du EITBk aurten ere, Gabonak direla eta, Espainiako erregeari emandako kobertura mediatikoa. Beste hainbat eragile sozial eta politikoekin batera -Gazte Komunistak, Sare Antifaxista eta Aralar tartean- kontzentrazioa egin dute erakunde publikoak Bilbon duen egoitzaren aurrean.
     

Gazte erakunde ezkertiarrak "EITB: Etxean zaude" Euskal Irrati Telebistaren leloa erabili du monarkaren diskurtsoa guztiok ordaintzen dugun telebistaren bitartez zabaltzearen kontra protesta egiteko.

Iratzarri gazte erakundeak datorren abenduaren 17an, larunbata, Bilboko kaleetan egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu nahi die bilbotar guztiei.
 
Alde batetik, goizeko 11:00etatik aurrera, Bilbogunearen VI. edizioa ospatuko da Arenalean, hainbat kolektibo sozialen parte hartzearekin. Iratzarri bertan izango da gune propioarekin eguerditik aurrera, bere jarduera gizarteratzeko eta beste erakundeei ezagutaratzeko asmoarekin. Halako foro ireki eta anitzen garrantzia nabarmendu nahi izan du erakunde ezkertiar eta independentistak beste behin ere.

Collaborateur

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License