EGK [fr] :: Gaur Prentsan :: Topagunearen programa baterako 70 :: 000 euroko laguntza itundu dute
eu | cas | en | fr

Berria 10-09-2010

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak euskararen erabilera sustatzeko hitzarmen bat sinatu zuten atzo. Jaurlaritzak 70.000 euro jarriko ditu Topaguneak aurten egingo dituen mintzapratika programetarako.

Egitasmoak aurrera jarraitzeko hitzarmen hau «erabakigarria» dela adierazi du Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak. Gaur egun, herrietan eta taldeetan 3.405 mintzalagunek parte hartzen dute martxan dauden 64 egitasmotan. Mendizabalen esanetan, azken bost urteotan, hirukoiztu egin da parte-hartzaileen kopurua.

Mintzapraktika programak jardunbide «interesgarria» direla azaldu du Lourdes Auzmendik Hizkuntza Politikarako sailburuordeak: «Euskara ikastetik erabiltzerainoko bidea egiteko». Helburua «formalak ez diren esparruetan» euskaraz aritzea dela uste du, eta egiten ari den «lan garrantzitsua» eskertu dio Topaguneari. Datorren urtean laguntza berritzeko asmoa ere agertu du.


LAISSER VOS COMMENTAIRES
Prénom
Email
Ton mail no sera pa publicite.

Collaborateur

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License