EGK [fr] :: EGK Dernières nouvelles
eu | cas | en | fr
22-09-2010
Astialdiko begirale, zuzendari, dinamizatzaile... izan nahi al duzu? Deskargatu ezazu ikastaro-gida

Klasera itzultzeko ordua da... eta klasetik kanpo hezitzeko garaia ere! Ikasgeletatik eta maisu-maistrez, haratago, amantala eta ikasmahaik gabe, beste ehunka hezitzaile ikasturteari ekiteko prest daude. Beste eskola mota batean irakasten dute: Astialdi Hezitzailearen esparruko eskolan; alegia, irakaskuntza arautu eta formalaren ezberdina eta osagarria den beste heziketa-eremu batean. Bere kurrikulumak balore-heziketa du ardatz, eta ardura, parte-hartzea, kulturartekotasuna, gatazken-ebazpena, hezkidetza eta gizarte-konpromisoa bezalako irakasgaiak eskaintzen ditu.

Klase horiek udalekuetan, astialdi-taldeetan, eskolaz-kanpoko jardueretan, gaztelekuetan edo jantokietan ematen dira, besteak beste. Orain, udaran 150 kanpaldi eta ekintza burutu ondoren, astialdi-hezitzaileko maisuak entrenatzeko garaia heldu da. Horretarako, astialdi-eskolek 30 ikastaro baino gehiago prestatu dituzte.

Zehazki, Arabako hiru eskolek, Bizkaiko bostek eta Gipuzkoako seik begirale, zuzendari eta jendarte-dinamizatzaile ikastaroak antolatu dituzte. Modalitate ezberdinetan emango dituzte kurtsoak: modu intentsiboan edo estentsiboan, astean zehar edo asteburuetan, edo euskaraz ala gaztelaniaz. Prezioei dagokionez, 100 eurotik hasi eta 600 eurotara arte dihoaz, tituluaren arabera eta segun eta alojamendua eta mantenua barne dagoen edo ez.

Eskaintza, beraz, osoz abala da. Aukeraketa errazteko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bere baitako ‘Astialdi Foroa' izeneko -koordinakundea osatzen duten eskolen ikastaroen gida osatu du. Matrikulazio epeak zabalik daude dagoeneko. Beraz, interesa baduzu, deskargatu ezazu lehenbailehen dokumentua!:

Logo pdf

BESTE IKASTARO BATZUK

Begirale eta zuzendari ikastaroez gain, astialdi-eskolek beste ikastaro batzuk antolatu dituzte ere: perstona nagusiekin lan egiteko begirale ikastaroa, talde-dinamikak, kulturartekotasunean aditua, hizkuntzaren erabilera ez-sexista, feminismoak historian zehar, edo nola murgildu euskaraz helduberriak. Hona hemen lotura batzuk:

Urtxintxa:

Hezkidetzan aditua ikastaroa. Urritik-martxora edo urtarriletik ekainera.

Kulturarteko hezkuntzan aditua ikastaroa. Urritik martxora edo urtarriletik ekainera.

Feminismoak historian zehar ikastaroa. Azaroak 6.

Kulturarteko hezkuntza ikastaroa -laburra-. Azaroak 15 eta 22.

Heldu berriak euskaraz murgilduz ikastaroa. Azaroak 27.

Adin txikiko etorkinak ikastaroa. Urtarrilak 22.

Hizkuntzaren erabilera ez-sexista. Otsailak 5.

Heziketa premia bereziak. Martxoak 5.

Hezkide:

Baloreetan nola hezitu. Urtarrila / Otsaila.

Susperketa soziokulturala eta boluntariotza. Otsaila / Martxoa. 

Nola eratu esku-hartze proiektuak. Azterketa eta plangintza. Martxoa / Apirila.

Talde dinamikak eta talde-prozesua. Maiatza.

Adineko pertsonen begirale ikastaroa. Iraila-abendua.

 

Gurutze Gorria Bizkaia:

Formación en educación y sensibilización ambiental. Urria.

Formación básica social. Urria. 16-24. 

Formación básica en cooperación internacional. Urriko asteburuak.

Derechos humanos y derecho internacional humanitario. Urria. 18-29.


Horrez gain, EGKren Astialdi Forotik kanpo, ikastaroak antolatzen dituzten beste eragile batzuk daude:

Boluntariotza eta parte-hartzerako Bizkaiko Bolunta agentzia: 

Animazio soziokulturalerako eskola. Hainbat ikastaro.

Elkarte eta boluntariotzarako Gasteizko Erdu agentzia:

Motivación del voluntariado. 30 claves.

Beste batzuk.
















LAISSER VOS COMMENTAIRES
Prénom
Email
Ton mail no sera pa publicite.
Compartir

Collaborateur

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License