EGK [fr] :: EGK Dernières nouvelles
eu | cas | en | fr
07-09-2010
DURANGOKO AZOKAn parte hartu nahi al duzue? Izena eman ezazue irailaren 20a baino lehen!

Urtero bezala, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak txoko bat alokatuko du Durangoko Azokan, elkarteen esku uzteko. Stand-kopurua parte-hartzaile kopuruaren araberakoa izango da.

EGK-k irailaren 30a baino lehen egin behar du erreserba. Hori dela eta, bere aldizkariak, liburuak, pegatinak, jolasak eta bestelako materialak Durangon ezagutarazi nahi duten taldeek irailaren 20a baino lehen eman behar dute izena, 94 443 61 43 telefono zenbakira deituz edo posta elektronikoz: komunika@egk.org

Ohikoa denez, Azoka abenduko zubian izango da; zehazki, 4tik (larunbata) 8ra arte (asteazkena).

Parte-hartzeko, honako eskakizunak bete behar dira:

  • Antolakuntza-bilera batean parte hartu.
  • 100 euroko fidantza ordaindu. Azoka bukatu bezain laster itzuliko da.
  • Elkarteari dagokion txanda egin. Txandak antolakuntza-bileran antolatzen dira.

Bere aldetik, EGK-k stand-a ordainduko du, materialen katalogo bateratua diseinatuko du, kanbioak eramango ditu eta txandak koordinatuko ditu. Noski, dagokion txanda ere egingo du.

Durangoko Azoka aukera paregabe aizan daiteke jendearengana hurbiltzeko, eta elkartearen materiala ezagutarazteko. Beraz... anima zaitezte!

Foto Azoka 2009 argazkia

LAISSER VOS COMMENTAIRES
Prénom
Email
Ton mail no sera pa publicite.
Compartir

Collaborateur

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License