
Hainbat gazte erakundetako gazteek Belfastera bidaia egin dute Lokarriren eskutik, bakegintza eta adiskidetze esperientziak ezagutzeko.
Orain, Ipar Irlandatik bueltan, gazte horiek Tas Tas irratiko estudioetara gonbidatu ditugu, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) Gazte Borraste irratsaiora. Andoni Rojo (Gazte Independentistak), Mikel Andérez (Iratzarri), Maialen Lizarralde (Lokarri) eta Batiste Ezeizarekin (Gazteriaren Kontseilua) aritu gara solasean. Asko dute esateko!
Bestetik, Bizkaiko Urtxintxa Eskolak 25 urte bete ditu, eta Amagoia Osinaldek atzera-begirako bat egin digu, bai eta etorkizuneko erronken berri eman ere.

LAISSER VOS COMMENTAIRES