Hortxe dituzu: urte osoan zehar modu boluntarioan bere auzo, herri eta hirietako astialdi-taldetan lan egiten duten gazteek prest dute 'udako operazioa'. Zehazki, 130 udaleku, kanpaldi eta ekintza baino gehiago antolatu dituzte 30 urte arteko pertsonentzat. 'Belaunaldi galdua' deitzen gaituztenak galduta xamar dabiltza... :) Hiru gidetan bildu ditugu udako proposamen guztiak: batean Arabako taldeen eskaintza, beste batean Gipuzkoako elkarteena eta hirugarrenean Bizkaikoena. Edozein lurraldeko ekintzetan eman dezakezu izena, baina hobe da zure auzo edo herriko taldearekin parte hartzen baduzu. Modu horretan, nahi izanez gero urtean zehar ere talde horien jardunera 'engantxatu' zaitezke.
Ba al dakigu taldean lan egiten? Izenburu horrekin, ikastaroa antolatu du Debagoienako Lotune elkarteen sareak. Hezkide Eskolak emango du ikastaroa hiru orduko lau saiotan, maiatzaren 8, 18, 22 eta 29an, Arrasaten. Hemen duzu kartela. Eta badakizu: ikastaro eta jardunaldi gehiagoren berri izan nahi baduzu, sartu zaitez gure agendan!
COMMENTAIRES [1]