EGK [eus] :: Agenda :: Garoña ixtearen aldeko deialdia
eu | cas | en | fr
2012-02-01
Bilbon (La Bolsan)
Garoña ixtearen aldeko deialdia

Deshazkundea, 15-M, Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeen deialdia:

Kaixo guztioi!

Espainako Gobernu berriak energia nuklearraren aldeko jarrera zuzena hartu du eta ondorioz, Garoñako Zentral Nuklearraren bizitza luzatzearen arriskua gero eta handiagoa da.


Honi aurre egiteko ezinbestekoa da ekintza bateratua egitea eta gure erantzuna ezin da manifestaldi nazional bat egitera mugatu. Nahiz eta, Arabako biztanleek arrisku hau gu baino hurbilago daukaten, larrialdi egoera bat ematekotan EHko herrialde guztietan ondorioak pairatuko genituzke. Garoña guztion arazoa da beraz, Bizkaiatik ere zentral hau ixteko indarra egin behar dugu eta beste herrialdeekin batera lan egin bertan burutzen diren ekintzak babestuz.

Garoña zabalik mantendu nahi dutenei gizartearen mezua helarazi behar diegu, izan ere, euskal gizartea eta arabakoa batez ere, zentral honen kontra agertu da behin eta berriro.


Bada garaia, politikoek hitzetatik ekintzetara pasa daitezen, baina hau lortu nahi baldin badugu talde ekologistek eta gizarte eragileek erantzun bateratua eman behar dugu.

Hau guztia gorpuzteko, datorren asteazkenean Bizkaia mailan lan egiten dugun talde ekologistak eta gizarte eragileak biltzeko proposamena egiten dizuegu.


Hitzordua: otsailaren 1ean asteazkena, arratsaldeko 19:30 Bilboko La Bolsa eraikuntzan.

HAN IKUSIKO ZAITUZTEGULAKOAN!! ONDO IZAN!

Partehartzaileak: Deshazkundea, 15-M, Eguzki eta Ekologistak Martxan.

 

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License