EGK [eus] :: Agenda :: Gazte Topaketak Sestaon
eu | cas | en | fr
2012-01-22
Sestao
Gazte Topaketak Sestaon

sestaokogazteasanblada.org

Urtarrilaren 22ra begira, Sestaoko gazte topaketak antolatzen ari da herriko gazteria. Zenbait gazte taldek eta norbanakok zein koadrilek hartu dute bere gain hauek antolatzeko lana, eta gure herriko gazteok elkar ezagutzeko, herriko bizi sozialean zer eskaini dezakegun aztertzeko, eta ditugun arazo eta beharrak identifikatu eta hauei nola erantzun hausnartzeko helburuaz antolatu dira topaketak. Angela Figuera institutuan egingo dira, arratsaldeko 4etatik aurrera.

Hemen duzue egitaraua:

- 1. Blokea: Eta Sestaoko gazteok zer?
- 16:00 Harrera eta aurkezpena
- 16:30 Dinamikak eta elkar ezagutza jolasak
- 17:15 Sestaoren gazte diagnostikoa

- 18:15 Atsedenaldia eta luntxa

- 2. Blokea: Etorkizunera begira!
- 18:45 Taldekako ondorioak
- 19:15 Bideoa: Eta gazterok zer?
- 19:30 Ondorioak eta amaiera

 

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License