EGK [eus] :: Agenda :: Hitzaldiak, dokumentalak eta mendi martxak azpiegitura erraldoien kontra
eu | cas | en | fr
2012-01-29
Oarsoaldea, Donostialdea, Tolosa eta Debagoiena
Hitzaldiak, dokumentalak eta mendi martxak azpiegitura erraldoien kontra

"GIPUZKOA DESBERDIN BATEN ALDE, JENDARTE EREDUA ALDATU: AZPIEGITURA-LAN HANDIAK GELDITU!"

 

Antolatzaileen oharra:

"Gipuzkoan azpiegituran-lan handiak geldiarazteko eta jendarte ereduaren aldaketa baten beharra aldarrikatzeko abian jarri dugun ekimena dela eta, Oarsoladean, Donostialdean eta Tolosan antolatu diren ekintzen egitaraua da hau. Debagoienan ere urtarrilaren 23tik 27ra bitarte AHTak kalteuriko ingurunera mendi ibilaldi bat eta mahai inguru bat antolatuko dira (egunak zehazteko daude). Herriz herri ekintza gehiago antolatzen badira, horien berri ere ematea eskatzen da. Hortaz, bai otsailaren 4eko manifestazioan eta bai aurreko ekintzetan ere, zuen partehartzea espero dugu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere". 

 

EGITARAUA/ PROGRAMA:

Urtarrilak 13 Ostirala: Donostiako Kortxoenea Gaztetxean:
"JENDARTEAREN AHITZEA", Pablo Sastre idazlearekin solasaldia. 7etan.

14 Larunbata: Herri eta auzoetan:
"AHT=4.790 euro/pertsona bakoitzeko". BILLETEAK ZIGILATZEKO EGUNA

15 Igandea: Proiektu txikitzaileen aurkako MENDI MARTXA:
Lasartetik Zubietamendi eta Buruntzara (Makroespetxea, Errauskailua, Buruntzaldeko Harrobiak, AHT). IRTEERA: 10etan Lasarteko Okendo plazatik. Iraupena: 4 ordu oinez. BIDEAN ELKARTZEKO: 11'30etan: Oriako elizan. 14'00-15'30: BAZKARIA Buruntzako San Roke aterpean (salda eta sutondoa) (Janaria eraman). 16'45etan: Trikitilariekin KLEJIRA Oriako elizatik Lasartera. AMAIERA: 17'00etan Lasarten

17 Asteartea: Lezoko Gesala aretoan:
BASERRIAREN ALDE, "Txoriak egozenian" zinema-dokumentala eta Josu Gil EHNEko kidearekin solasaldia. 7'30etan.

18 Asteazkena: Tolosako Kultur Etxean:
"GIPUZKOA ZERO ZABOR". Hitzaldia. 7etan.

18 Asteazkena: Donostiako Okendo Kultur Exean:
"GAS FRACKING". Charla informativa a cargo de Gorka Menendez y de la Asamblea contra la Fractura Hidraúlica de Cantabria. 19'00h.

19 Osteguna: Tolosako Kultur Etxean:
"AUTOPISTA ELEKTRIKOA KEZKA ITURRI". Bideo emanaldia. 7etan.

21 Larunbata: Tolosan AHTren aurkako MANIFESTAZIO BURRUNBATSUA 12'30etan Triangelu plazatik. "XAHUKETARIK EZ! AHTrik EZ!"

25 Asteazkena: Oreretako Xenpelar Etxean: "LURRA, ZORUA BAILITZAN", liburuaren aurkezpena eta solasaldia Iñaki Petxarroman kazetariarekin. 7'30etan.

26 Osteguna: Donostiako Udal plenoan ELKARRETARATZEA (arratsaldean).

27 Ostirala: Donostiako Kortxoenea Gaztetxean:
"BORROKA SOZIALAK ETA INSTITUZIOAK". Hitzaldia eta eztabaida, Iñaki Urrestarazu eta Ekai Txapartegiren eskutik. 7etan.

29 Igandea: MENDI MARTXA, JAIZKIBEL ETA GAINTXURIZKETA BIZIRIK!: Oiartzun-Lezo-Gaintxurizketako plataforma logistikoa eta Superportuaren aurka. Irteera: 10etan Lezoko plazatik.

Otsailak 2 Osteguna: Donostiako Okendo Kultur Etxean:
" LA MACRO-CARCEL DE ZUBIETA". Mesa Redonda con Cesar Manzanos (Salhaketa), un representante municipal de Donostia y Jose Maria Larrañaga (asociación "Arrats" de apoyo a presos/as). 19'00h.

Otsailak 3 Ostirala: Donostiako Rekalde tabernan:
ANTZERKIA, "A punto de ebullición", Iñaki Cendreroren eskutik. Gaueko 9'30etan.

4 Larunbata: MANIFESTAZIOA Donostian, arratsaldeko 5'30etan Boulevarretik.

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License