EGK [eus] :: Agenda :: Gazteria politikei buruzko Gasteizko foroa :: Gaztak portadan: gazteak komunikabiedetan :: eta gazteen komunikabideetan
2011-11-12
Gasteizen (Simone de Beauvoir)
Gazteria politikei buruzko Gasteizko foroa. Gazteak portadan: gazteak komunikabideetan... eta gazteen komunikabideak

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren 25. urteurrenaren egitarauaren baitan:

 

Kartela

Egitaraua deskargatu


Azaroaren 12an, Gasteizko Simone de Beauvoir elkarteen etxean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Gasteizko Udaletxearen artean antolatutako Gazteria foroa burutuko da, "Gazteak komunikabideetan... eta gazteen komunikabideak" gaia jorratzeko. Jardunaldia abiatzeko, Estefanía Jiménez Iglesias EHUko irakasleak hitzaldi bat emango du, komunikabideek gazteei buruz ematen duten irudia aztertzeko. Ondoren, mahai-inguru bat irekiko da, Diario de Noticias de Álavako zuzendari den Julio Iturrirekin eta Bizkaia Irratia, Hala Bedi eta EiTBko kazetariekin. Baina Gasteizko Foroan ez da gazteen irudia bakarrik aztertuko: gazteen komunikabideak ezagutzeko aukera ere izango da. Honako proiektu komunikatiboek ezagutaraziko dituzte bere esperientziak: Gazteok XXI elkarte arabarraren Gazteen Berriak aldizkaria; Colombia-Euskadi elkarteak sustatutako Prisma irratia; Gazteriaren Kontseiluak Tas Tas Irratian egiten duen Gazte Borraste irratsaioa; Eusko Ikaskuntzak argitaratzen duen Eusko News Gaztea ikastaroa; eta Euskalerriko Eskautak federazioaren Goitibera aldizkaria.

 

Egitaraua: 9:00etatik 14:00arte

9:00: Jardunaldiaren aurkezpena.
9:15 - Gaiari buruzko mahai ingurua eta eztabaida. Helburua: hedabideek eta publizitateak sortzen duten gazteria eta gazteen irudia.


Hitzaldia: Estefanía Jiménez Iglesias (EHU).


Kazetariekin mahai-ingurua:

Julio Iturri - Diario de Noticias de Álava
Alfre Elgezabal - Bizkaia Irratia
Nagore Enciso - Hala Bedi Irratia
Leire Abaigar - EiTB


Partaideekin eztabaida.


10:45 atsedenaldia.


11:05 - Gazteen komunikabideen edo gazteen-programen esperientzien aurkezpena:
Eusko News Gaztea
Gazte Borraste
Goitibera
Gazteok XXI
Prisma Irratia, Colombia-Euskadi


12:20 Atsedenaldia


12:30 Lan talde txikietan lana. 3 aztergai:
1- Nola bultzatu gazteek sortzen dituzten proiektuak?
2- Hedabideek kontutan hartu beharko lituzketen irizpide katalogoa, gazteria edo gazteen irudia sortzeko orduan.
3- Nola jokatu elkarte eta erakundeengandik informazioa sortzeko edo hedabideei informazioa emateko?
13:10 Talde handian: talde txikien ondorioak eta emaitzen berri
Moderatzailea: Iñaki Landa (EGK)


13:40 Ebaluazioa eta agurra.

14:15: Bazkaria


NORENTZAT:
Gazteria arloan lan egiten duten elkarteetako arduradun, gazteria teknikari, zinegotzi, profesional eta, oro har, gazte jendea. Jardunaldia prestatzeko materiala bidaliko da.

IZENA EMATEA: DOHAINIK
Behin betiko zerrenda osatzeko ondorengo baldintzak kontuan hartuko dira: izena eman dutenen hurrenkera, baita parte-hartzaileen artean aniztasuna ere.
Urriak 11tik azaroak 8ra arte egingo da izen ematea, araba@egk.org helbidean.

Bazkaria (aukerazkoa). Izena eman behar da eta han ordainduko da.
Informazio gehiago nahi baduzu: 945 22 06 01 (Mireia) o al 945 161616, luz. 3211 (Modesto).

 

mes anterior 2014ko uztaila mes siguiente
A A A O O L I
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Gaur ez dago ekitaldirik
Datozen hitzorduak

Diru-laguntza eman dute:

 

Eusko Jaurlaritza     Arabako Gazteria       Bizkaiko Aldundia     Gazte Bizz     Gipuzkoako Aldundia