EGK [eus] :: Agenda :: Bake-prozesuaren Behatoki Sozialean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu Lokarrik
eu | cas | en | fr
2010-09-24
Bake-prozesuaren Behatoki Sozialean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu Lokarrik

2009ko udaberrian, Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak bake prozesuaren Behatoki Soziala abiarazi zuen. Bakearekin eta elkarbizitzarekin zerikusia duten gaien inguruan herritarron iritziak ezagutzea eta bakea lortzeko bidean proposamenak jasotzea da Behatokiaren helburua.
Hilabete hau bakeranzko aukera berriekin hasi da. Jada eskuragarri dago Behatokiaren galdetegi berria, zeinetan ETAren komunikatuaz eta bake aukerez galdetzen den.
Irailaren 24ra arte denbora duzu galdetegi berria erantzuteko gure webgunean sartuz edo hemen klikaturik. Jasotako ekarpen guztiekin Udako Txostena landuko dugu eta galdetegiari erantzun duzuen guztioi helaraziko dizuegu, bai eta erakunde eta alderdi politikoei ere.
Balia ezazu partaidetzarako gune hau eta bidal iezaizkiguzu zure ekarpenak. Eskerrik asko
2010eko Udaberriko Behatoki Sozialaren txostena.

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License