Deialdia:
12 herrialdetako emakumeen erakunde Bilbon bilduko dira emakumeen subiranotasunaz aritzeko asmotan
Datorren irailaren 30etik aurrera Hego-Ipar Topagunean
Egunero emakumeek euren giza eskubideen zapalkuntza pairatzen dute: biolentziarik ez jasateko eskubidea, lan duina, lurra eta beste ondasun batzuk izateko eskubidea, politikan berdintasunez parte hartzeko eskubidea, sexualitate oso eta libre bat izateko eskubidea... Patriarkatuak emakumeekin erabiltzen duen biolentzia fisiko zein estrukturalak, euren gorputz eta bizitzen gaineko subiranotasuna ukatzen du.
Hala ere emakumeak ez dira inoiz geldi egon sistemak ezarritako zapalkuntzen aurrean. Hegoaldeko zein Iparraldeko emakumeak ondo antolatu dira euren eskubideen alde egiteko. Mundubat-ek urteak eman ditu gizartea aldatzeko eta eredu berriak eraikitzeko borrokan ari diren emakume eta erakunde feministen alde.
Datorren irailaren 30ean eta Urriko 1ean eta 2an, Bilbon "Emakumeen lurraldeak, Lurralde okupatuak" izeneko nazioarteko topagunea egingo dugu. Bertan, 12 herrialdetako erakundeek emakumeen bizitzen eta gorputzen subiranotasunaren gaineko gogoetak aurkeztuko dituzte. Esperientziak elkartrukatzeko, eztabaidatzeko, Iparraldeko eta Hegoaldeko erakundeen arteko elkarlana indartzeko eta giza eskubideen aldeko agenda solidario bat sortzeko aukera ezin hobea izango dela espero dugu.
