EGK [eus] :: Agenda :: Piraten Aste Nagusiko musika lehiaketa (azken eguna)
eu | cas | en | fr
2010-08-09
Donostia eta inguruak
Piraten Aste Nagusiko musika lehiaketa (azken eguna)

www.izanpirata.info

:: OINARRIAK ::

> Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua (donostialdea, oarsoaldea eta buruntzaldea: pasaia, orereta, lezo, oiartzun, hernani, astigarraga, usurbil, lasarte-oria, andoain).

> Soilik maketak edo disko autoekoiztu bat (gehienez) argitaratu duten talde gazteek parte har dezakete. Hasiberriei dago zuzendua.

> Musika estilo bereizketarik ez da egingo, baina oreka bat bilatuko da hautaketari begira.

> Hizkuntzari dagokionez, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute. Hiru hautatuetatik gutxienez 2 euskaraz abesten dutenak izango dira.

> Parte hartzeko talde bakoitzak gutxienez 3 abesti eta taldearen informazioa (biografia laburra, argazkia eta harremana) bidali beharko ditu Donostiako Piraten posta elektronikora: izanpirata@gmail.com

> Parte hartzeko epea: abuztuak 9 (astelehena).

> Epaimahaia musika adituek eta Donostiako gazte mugimenduko pertsonek osatuko dute.

:: SARIAK ::

> Hiru talde hautatuek abuztuaren 17an Donostiako Trinitate plazan kontzertua eskaintzeko aukera izango dute.

Kartela



Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License