EGK [eus] :: Agenda :: Sahara Herriaren aldeko elkarretaratzea, kontsulatu frantsesaren parean
eu | cas | en | fr
2010-07-14
Bilbo
Sahara Herriaren aldeko elkarretaratzea, kontsulatu frantsesaren parean

Antolatzaileen* deialdia:

Adiskideak: dakizuenez, Mendebaldeko Saharari dagokion Nazio Batuen Segurtasunerako Kontseiluaren 1920 ebazpena etsigarria izan da guztiontzat; batetik, erreferendumean aurrera egiten ez duelako eta, bestetik, Marokok okupatutako lurraldean giza eskubideak betetzen ote diren behatzeko beharra aitortzen ez duelako. Ez ditu, beraz, MINURSOren xedeak bide horietara zabaldu.

Frantziaren jarrera, beti Marokoren aldekoa, oso larria izan da. Gogora dezagun Giza Eskubideentzako Nazio Batuen Goi-Komisionatuaren (GENBGK) 2006ko iraileko txostena isilarazteko presio ikaragarria erabili zuela. Larria bereziki, oraingoan ere aipatutako 1920 ebazpenean giza eskubideen edozein aipamen sartzeko ahalegin guztiek Frantziako ordezkaritzaren aldetiko erabateko oposizioa izan baitute.

Bereziki larria, lehenengo eta behin, Segurtasunerako Kontseiluko kide iraunkorra izateak duen esanahia eta berarekin dakarrena urratzen duelako. Kargu hori ez da Nazio Batuen Gutunean ematen norberaren interesak defendatzeko, baizik eta nazioarteko bake ta segurtasunerako interes orokorrak defendatzeko. Bigarrenez, eskandalagarria delako, 1789ko abuztuaren 26ko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalari maila konstituzionala ematen dion herrialdeak, bestalde, eskubide horiek berberak ukatzea Mendebaldeko Saharako andra-gizonei, Marokok legez kontra okupatutako Mendebaldeko Sahararrei, hain zuzen ere.

Zuen atxikimendua eskatzen dugu, beraz, saharauien genozidioa, lotsarik eta inolako zigorrik gabe, babesten eta laguntzen duen herrialde europear horren kontrako salaketa eta protesta honetarako.

Bilboko Kontsulatu frantsesaren aurrean egingo dugun kontzentraziora deitzen dizuegu. Berau arratsaldeko 6etatik 7etara izango da. Moyua enparantzatik denok elkarrekin abiatuko gara.

*ANTOLATZAILEAK: Coordinadora Vasca de Organizaciones Solidarias con la RASD "Otsailak 27", DISABI (Diáspora Saharaui en Bizkaia), "Yal-lah" Gazte Ekimena.


Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License