EGK [eus] :: Agenda :: Basket txapelketa Andoaingo gaztetxean
eu | cas | en | fr
2010-07-12
Andoain
Basket txapelketa Andoaingo gaztetxean

Udarako egun bero eta aspergarriei amaiera emateko asmoz, Andoaingo Gaztetxeak 3x3 Street Basket txapelketa herritarra antolatu du. Utikan Splitter, Corbalan, San Emeterio, Romai, Larry Bird, Magik Johnson, Kareem Abdul-Jabbar edota Michael Jordan. Eta utikan L.A. Lakers, Boston Celtics, Chicago Bulls, CSK Moku, Baskonia eta banku ezberdinen publizitatea daramaten talde guztiak. Gure ordua da!

Hiru laguneko taldea osatu, armairuan dituzuen galtza motzak bilatu, J.Jaiber zapatilak jantzi, tirazko kamiseta prestatu, mugi ipurdia eta hasi baloi laranjari boteak ematen. Lehiaketa izan arren, lagun arteko topaketa bezala ulertzen dugu Street Basket txapelketa, Guztiaren gainetik, ondo pasatzea eta herriari bizitza ematea helburu dugularik .

Hasi gaitezen bada alternatibak saskiratzen!

* Txapelketa, UZTAILAren 12an abiatuko da eta UZTAILAren 18 bitarte luzatuko da.
* Partidak, arratsaldeko 18:00etatik 21:00tara jokatuko da astelehenetik ostiralera.
* Txapelketa GAZTETXEAn bertan jokatuko da. Patioan egokituko dugun kantxan.
* TXAPELKETAREN FINAL handia, UZTAILAren 18an igandez burutuko da, eta egun osoko festa izango dugu.
* Izena emateko: Gaztetxea, Kurkutx, Ganbara, Lanbroa, Irunberri, Itzala, eta Txitibar tabernetan
* Izena Emateko azken eguna: UZTAILAren 10 izango da.

Andoaingo gaztetxea kanpotik

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License