Bilboko Errekalde auzoko Kukutza Gaztetxeak bere ibilbideari buruzko dokumentala emango du uztailaren 3an, larunbata, 19.30etatik 21.00etara. Lan hau dokumental-tailer baten emaitza da eta Komunikatuz-taldeak ekoiztu du. Zinta horretaz gain, beste batzuk ere emango dira.
