Jaietan eta irekita! Hemen da Zaharraz Harro ekimenaren egitaraua! Datorren larunbatetik (hilak 26), hurrengo iganderarte (uztailak 4) ospatuko diren Gasteizko Alde Zaharreko jai autogestionatu eta partehartzaileak proposamenez beteta datoz: esgrima, antzerkia zeinu-hizkuntzan, zinema kalean, mendira irteerak, umeentzat txontxongiloak, hitzaldiak, kontzertuak... Noski, egutegiko ezinbesteko bi hitzordu ahaztu gabe: 28-J (LGTB harrotasun eguna) eta Jazz Zaharrean (auzoko tabernariek eta tokiko musikariek bultzatutako jaialdia). Eta hori guztia, auzokideen asanbladak eta herri-kolektiboek antolatuta. Egitasmoa abiatzeko, nahitaezkoa izan da musikari, artista, hizlari eta beste partehartzaileen inplikazioa. Izan ere, musu-truk parte hartuko baitute. Beraiez gain, Arabako hiriburuko muinoko tabernari eta dendariek ere bere harri-koskorra jarri dute, ekarpenekin. Bere aldetik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) jai hauek babestu nahi izan ditu, autogestiotik, antolakuntza parte-hartzailetik eta izaera aldarrikatzailetik abiatu direlako (batez ere, gazteek bultzatuta... eta adin guztietarako). Dagoeneko egitarau osoa deskargatu dezakezu: