EGK [eus] :: Agenda :: Zinema frontoian: Hautsitako leihoak, V de vendetta (ZAHARRAZ HARRO jaiak)
eu | cas | en | fr
2010-07-01
Vitoria-Gasteiz
Zinema frontoian: Hautsitako leihoak, V de vendetta (ZAHARRAZ HARRO jaiak)

Jaietan eta irekita! Hemen da Zaharraz Harro ekimenaren egitaraua! Datorren larunbatetik (hilak 26), hurrengo iganderarte (uztailak 4) ospatuko diren Gasteizko Alde Zaharreko jai autogestionatu eta partehartzaileak proposamenez beteta datoz: esgrima, antzerkia zeinu-hizkuntzan, zinema kalean, mendira irteerak, umeentzat txontxongiloak, hitzaldiak, kontzertuak... Noski, egutegiko ezinbesteko bi hitzordu ahaztu gabe: 28-J (LGTB harrotasun eguna) eta Jazz Zaharrean (auzoko tabernariek eta tokiko musikariek bultzatutako jaialdia). Eta hori guztia, auzokideen asanbladak eta herri-kolektiboek antolatuta. Egitasmoa abiatzeko, nahitaezkoa izan da musikari, artista, hizlari eta beste partehartzaileen inplikazioa. Izan ere, musu-truk parte hartuko baitute. Beraiez gain, Arabako hiriburuko muinoko tabernari eta dendariek ere bere harri-koskorra jarri dute, ekarpenekin. Bere aldetik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) jai hauek babestu nahi izan ditu, autogestiotik, antolakuntza parte-hartzailetik eta izaera aldarrikatzailetik abiatu direlako (batez ere, gazteek bultzatuta... eta adin guztietarako). Dagoeneko egitarau osoa deskargatu dezakezu:

Logo pdf Ondo pasa!

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License