EGK [eus] :: Zer egiten dugu?
eu | cas | en | fr

LogoEGKEGK-k honako ildo estrategikoetan oinarritutako lana gauzatzen du:

  • Gazte elkartegintza eta partaidetza bultzatu.
  • Gazteen bizi baldintzak hobetu.
  • Gazteen gizarteratze positiboa bideratu.
  • Euskadin dagokigun Gazteria Politika duina ezarri eta ebaluatu.
  • Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren autonomia zein bere garapenerako beharrezkoak zaizkion baldintzak bermatu.
  • Bakean eta adiskidetuta biziko den gizarte baten eraikuntzan lagundu.
  • Gizarte justu baten eraikuntzan lagundu.
  • Gizarte irekiago baten eraikuntzan lagundu.
  • Berezkoa, bizia eta anitza den kultura daukan gizarte baten eraikuntzan lagundu.


LogoEGKEGK-k bere helburuak betetzeko zerbitzu hauek eskaintzen ditu, besteak beste:

  • Gogoeta eta eztabaida eremuen eskaintza.
  • Informazio eta dokumentazio zerbitzuak.
  • Sentsibilizazio ekintzen garapena.
  • Ikerketak eta txostenak.
  • Heziketa egitasmoak.
  • Aholkularitza.
  • Gazteentzako ordezkaritza, elkarrizketa eta bitartekaritza funtzioak administrazioen aurrean.
  • Komunikabideekin harremana.
  • Agente sozialen eta gazte iniziatiben arteko koordinazioa eta lankidetzaren promozioa.
  • Jarrera hartze eta salaketa ekintzen garapena.

LogoEGKHori guztia honako proiektu eta jardueratan zehazten da...

  • ...astialdiko eskola, talde eta federazioak biltzen dituen eta sasoiean dagoen foro batean, alegia, Astialdi foroan...
  • ...plataformen sorkuntzan eta sareen parte-hartzean (Zero Pobrezia, Kapitalaren Europaren aurkako plataforma, Aldaketa Klimatikoari Ez....)
  • ...gazteria politiken eta Gazteria Lege berriaren gertuko jarraipenean (Gaztelegea 2.0 prozesu parte hartzailea)...
  • ...etxebizitza, enplegu, gazteria... batzordeetan aktiboki parte hartzen, bai administrazioenetan bai eragile sozialek sortutako horietan...
  • ...jardunaldiak, tailerrak, kongresuak, eztabaidak eta word-kafeak antolatzen (Berbakeita, Ilaratik irtengo gara?, Oinarrizko Errentaren Sinposiuma...). 
  • ...elkarteen eta EGK beraren deialdiak eta ekimenak ezagutzera ematen dituzten komunikazio euskarrietan (Berriz Berriz posterra, buletin digitalak, Ahotik At eta Hizpideak argitalpenak...)
  • ...eta abar luzea... info+: jaitsi ezazu azken memoria

 

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License