Non dago euskal gazteria?
Hori da gakoa.
Baita Gaztelink tresna berriaren gakoa ere.
Izan ere, euskal gazte-elkarte, kolektibo, gizarte-mugimendu zein gazteria teknikarien bilgune izateko asmoz (asmo handia!) jaio den sare-sozial birtuala baita.
Alegia, elkargune bat:
...elkarren berri izateko...
...informazioa elkarbanatzeko...
...deialdiak zabaltzeko...
...elkarreragiteko...
...sareak josteko...
...eta abar luzea! Adi zuen pantailetara. Link, gazte!