EGK [eus] :: Gaur Prentsan :: Gazte eguna Eako Natxituan
eu | cas | en | fr

Berria 2010-08-06

Gose, Els Dekrepits eta Govenors taldeek Natxituko Gazte Egunean joko dute, gaur 22:30ean

A. G.
Donostia

Eako Natxitua auzoan Gazte Eguna ospatuko dute gaur. Egunari doinua jartzeko, Gose, Dekrepits eta Govenors taldeak ariko dira, 22:30ean.

Gose talde arrasatearrak aurrera jarraitzen du elektronika eta trikitixa nahastearen aldeko apustuarekin. 2004. urtean sortu zen taldea, eta hirugarren lana atera du. Gose taldea hainbat musikatan oinarritzen da. Baltsa, pasodoblea, zingaroa eta rapa gustuko dute, eta musika elektronikoarekin nahasten dute. Folk alorreko world musika, rock isuri zalapartatsua punkaren tantekin, techno klasiko eta tranzearen zartada apartsua eramango dute gaur Eara.

Els Dekrepits talde katalana 2003. urtean sortu zen Alt Empordan. Folkaren eragina duen ska-rock taldea da. Gizarte kritika egiten dute. Musika katalanez egiteari garrantzi handia ematen diote, Herrialde Katalanaren ondarerik garrantzitsuenetariko bat delako. Herrialde Katalanen independentzia eskatzen dute abestien bitartez.

Governos talde arrasatearra bigarren lana aurkezten ari da, Frenetikodrome. Disko horretako abestien hitz batzuk Eider Zumalderenak, Aitor Antruejorenak eta Fredi Paiarenak dira. Taldearen muinean rock-and-rolla dago. Rocka «gizaki berriaren herri musika» dela dio talde arrasatearrak.

GOSE, ELS DEKREPITS ETA GOVERNORS Noiz. GAUR, 22:30EAN .

Non. Eako Natxituko Gazte Egunean.


UTZI ZURE IRUZKINA
Izena
E-maila
Zure e-maila ez da argitaratuko.

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License