EGK [eus] :: Gaur Prentsan :: Gazteentzako kate bat sortuko du TVCk irailean: 3XL izenekoa
eu | cas | en | fr

Berria 2010-07-30

Katalanezko proiektuak «multiplataforma» bat izan nahi du, telebista modelo tradizionaletik ihes eginaz

U.U.
Donostia

Kataluniako telebista publikoak 16-25 urte bitarteko gazteentzako kate bat jarriko du martxan irailaren 19an: 3XL. Monica Terribas TVCko zuzendariak azaldu duenez, ez da bakarrik telebista kate bat izango, «proiektu multiplataforma bat» baizik. «Jabetzen gara publiko gazte batentzat ari garela, jakin-nahi asko duenari, eta input ezberdinak jasotzen dituela eguneko ordu guztietan. Hortaz, gazteek ikus-entzunezkoak beste modu batean kontsumitzen dituzte». Errealitate hori aintzat hartuta, proiektu berritzaile bat egingo dute, katalanezko telebista kate batekin, eta 3xl.cat webgunean espazio eta eduki bereziak sartuz. Aldi berean, ekitaldi sorta bereziak antolatuko dituzte, 3XLko komunitatearentzat.

Telebista modelo tradizionaletik harago doa TVCren proiektua. «Proiektu interaktibo eta ausarta izango da. Entretenimendua eskainiko du, batetik, eta zerbitzu publikoko bokazioa duen webgunea, bestetik. Helburua gazteen bozgorailua izatea izango da, feedbacka erabiliz», aurreratu du Terribasek. Gazteen eskakizunentzat leiho berri bat irekiko dute, eta bertan nazioarteko telesail prestigiozkoak emango dituzte.


UTZI ZURE IRUZKINA
Izena
E-maila
Zure e-maila ez da argitaratuko.

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License