| www.gaztekomunistak.org | |
| C/ Ronda 24 - 1º B, 48005, Bilbao (Bizkaia). | |
| antolakuntza@gaztekomunistak.org | |
| 94 4161833 | |
Gazte Komunistak "gazte langile eta ikasleen erakunde politiko iraultzaile" bezala definitzen du bere burua. Kapitalismoaren gainditzea eta sozialismoaren eta komunismoaren eraikuntza ditu helburu, klase, nazio, eta bestelako opresio bako gizartearen eraikuntza, alegia.
GK-k bere oinarri ideologikoa marxismoan dauka, internazionalismo proletarioan eta nazioarteko elkartasunean, kapitalismoaren gainditzea, esplotazioaren amaiera eta sozialismoaren eraikuntza sustatzen duten proiektu antiimperialista eta askatasunerakoen ekarpen teoriko eta praktikoak ere kontutan izanik. Langile klase erakundea da, laikoa eta errepublikarra. GKak herrien autodeterminaziorako eskubidea
defendatzen du. Gainera, Errepublika Federal Sozialista baten barnean herrien batasun askearen alde apustua egiten du.