EGK [eus] :: EGK-k sinatutako manifestuak
2012-04-12
Iñigo gogoan!

HERRITARROK ETA HERRI MUGIMENDUOK
EZIN DUGU GEHIAGO!

Lehenik eta behin, hemen bildutakook, herritar eta herri mugimendu andanen ahotik, gure mina adierazi eta elkartasun osoz Iñigo Cabacas gaztearen senide eta lagunen beharrizanetara geratzen gara.

Iñigo, Ertzaintzak botatako pilotakadaz erahil dute. Denbora luzean zehar herritarren kontra erabilitako arma eta estrategiarekin, hain zuzen ere. Edalontzia bete duen azken tanta. Hurbileko adibideak ditugu, Xuban Nafarrate gasteiztarraren kasua, edota Kukutza gaztetxea hustu ondorengo zaurituena, besteak beste.

Ez dugu beldurpean bizi nahi, inongo gune zein aldarrikapenetan, eta horixe da egun gobernuak gidatutako poliziak bilatzen duena (brigada bereziak, jarrera oldarkorrak, kode penalaren zorroztea, boterearen gehiegikeria...). Baina hau amaitu da. Honekin bukatzera goaz. Horregatik, erantzukizun politiko eta zibilak eskatzen ditugu, Rodolfo Ares eta Barne Sailetik hasita.

Honekin batera, Europako Batzordeak aspalditik eskatutakoa bete eta peloterak zein bestelako eraso-armak behin betiko alde batera uzteko exijitzen dugu, gaurtik hasita.

Amaitzeko, herritar orori, hain lazgarria den egoera hau aintzat hartu eta egunotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen diegu. Gaur bertan, arratsaldeko 8etan, Zabalburu plazan egingo dugun eserialdian parte hartzeko deia egiten dugu, bai eta lagunek ostiralean Basaurin egingo duten manifestaldian, besteak beste.


Bizkaia eta Euskal Herriko gizarte mugimendu eta herritarrak
Batzarrean bilduta, Bilboko Ekoetxean, apirilaren 11n


mes anterior 2014ko uztaila mes siguiente
A A A O O L I
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Gaur ez dago ekitaldirik
Datozen hitzorduak

Diru-laguntza eman dute:

 

Eusko Jaurlaritza     Arabako Gazteria       Bizkaiko Aldundia     Gazte Bizz     Gipuzkoako Aldundia