EGK [eus] :: EGK-k sinatutako manifestuak :: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren alde
2011-03-14
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren alde

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren alde

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren lana arriskuan dago. Elkartegintza sustatzeko eta gazteen bizi-baldintzak hobetzeko lan egiten duen gazte-sare honek murrizketa gogorra jasan du bere aurrekontuan.

Azken bi urteetan, Eusko Jaurlaritzak %20an murriztu du gazte-erakundeari ematen dion diru-laguntza nominatiboa. 2009an erkidegoko-exekutiboak 331.000 euro eman zizkion 55 elkartez osatutako plataforma honi eta, hurrengo urtean (alegia, 2010ean), gobernu-taldeak 294.000 eurora murriztu zuen diru-kopurua (hau da, 37.000 eurotan). Ehunekotan, %11,2an gutxitu zuen subentzioa pasa den urtean. Orain, 2011 urtera begira, Jaurlaritzak berriz ere txikitu du kontu-saila; zehazki, iazko 294.000 eurotatik 265.000 eurotara murriztu du laguntza (hots, 29.000 euro gutxiago eman ditu). Azken jaitsiera honek beste %9,7ko jaitsiera suposatu du diru-laguntza honetan. Guztira, beraz, ordura arteko aurrekontuaren bostena ukatu dio euskal Administrazioak EGK-ri.

Testuinguru honetan, gazteria-sareak bere gastuak murrizteko neurri sendoak hartu ditu. Bere proiektuak erabat mugatu behar izan ditu, eta lanpostu bat betetzeari uko egin dio. Eta, hala ere, 24.727 euroko defizitarekin hasi du urtea. Beste era batera esanda: ia 25.000 euro falta zaizkio bere lana aurrera eraman ahal izateko.

Gazteriaren Kontseiluaren ustez, krisi ekonomikoa ez da murrizketa honentzat azalpen nahikoa. Aitzitik, borondate politikoa falta dela uste du EGK-k; alegia, gazte-plataforma honen ereduaren aldeko apustua falta dela. Apustu-eza hau beste maila batzuetan ere nabaritzen da. Horren erakusle izan daiteke Gazteria Lege berri baterako zirriborroa: arau horren proiektuak Gazteria Institutu edo Erakunde bat sortzea aurreikusten du, EGK-ren papera zein izango litzatekeen zehaztu gabe. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak bere izaera juridikoa aldatzeko eskatu dio Gazteriaren Kontseiluari, bai eta erakundearen jarduera arautzen duten Legea eta dekretua aldatzeko proposatu ere (aldaketa horiek EGK-ren funtzionamenduaren gainean eragina izan dezaketelarik).

Egoera honen aurrean, dokumentu hau izenpetzen dugun elkarte, kolektibo eta gizarte mugimenduek honakoa adierazi nahi dugu:

  •  Ez gatoz bat Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren diru-laguntzari egindako murrizketarekin.
  • Gazte-elkarteen plataforma honen funtzionamendu autonomo eta batzar-bidezkoaren aldeko apustua egiten dugu.
  • Elkartegintza sustatzeko; pertsona gazteek gazte izateagatik bizi dituzten bizi-baldintzak hobetzeko; politika publikoetan gazteria-ikuspegia txertatzeko; eta gazteak gizartearen subjektu aktibo eta eragile eraldatzaile izan daitezen Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egiten duen lana babesten dugu.


Atxikimenduak ikusteko, deskargatu pdf-a.

pdf-a



mes anterior 2014ko uztaila mes siguiente
A A A O O L I
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Gaur ez dago ekitaldirik
Datozen hitzorduak

Diru-laguntza eman dute:

 

Eusko Jaurlaritza     Arabako Gazteria       Bizkaiko Aldundia     Gazte Bizz     Gipuzkoako Aldundia