EGK [eus] :: Azken berriak :: Portada informe
eu | cas | en | fr
2010-07-30
UNIBERTSITATE-ELKARTEGINTZA aldarrikatu du EGK-k

Unibertsitate esparruko elkarteen sarerako hurbilketa txostenaren harira eta elkarteekin izandako topaketetatik abiatuta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Hezkuntza arloak zenbait ahultasun antzeman zituen esparru honetan. Besteak beste, Unibertsitateko organo erabakitzaileetan ez dute apenas elkartegintzaren errealitatea ezagutzen; alegia, ez dakite Kanpusetan zenbat eta zer motatako talde ari diren (kulturalak, ordezkaritza taldeak, ikasle sindikatuak, asanbladak, eragile-politikoak... besteak beste)". Horrez gain, ez daude elkarteentzat erreferentziazko lokal-egonkor eta aproposak.

Harri koskor bat jartzeko eta unibertsitate-elkartegintza sustatzeko, EGK ikasleen errektoreordearekin, gizarte erantzunkizunerako zuzendariarekin eta Ikasle kontseiluko idazkariarekin bildu da. Besteak beste, talde, ekintza eta harremanetarako-kontaktu gaurkotuak bilduko dituen mapa bat diseinatzea adostu dute.

EGK-k egitasmoaren fruituak ezagutaraziko ditu. Bitartean, ikasturte hasieran egindako salaketa publikoaren albisteak irakurri ditzakezu:

Deia

Diario Vasco

Txostenaren portada




UTZI ZURE IRUZKINA
Izena
E-maila
Zure e-maila ez da argitaratuko.
Compartir

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License