EGK [eus] :: Azken berriak :: IJITO HERRIA eta ASTIALDI hezitzailea: zubiak eraikiz
eu | cas | en | fr
2010-07-29
IJITO HERRIA eta ASTIALDI hezitzailea: zubiak eraikiz

Loturak sendotzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseiluaren Idazkaritza Teknikoak hiru formakuntza-saio antolatu dituzte, Ijito Herria eta astialdi hezitzaileko federazio eta eskolen arteko elkar-ezagutza sustatzeko.

Saioak hurrengo ikasturtearen hasieran izango dira, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Topaketetan, lurralde bakoitzeko ijito-elkarteak eta astialdi-talde eta eskolek parte hartuko dute. Hala, Araban Gao Lacho Drom eta Arduradun Eskola topatuko dira. Bizkaian, Kale dor Kayiko, Urtxintxa eta Ede Fundazioa. Gipuzkoan, Romi Bidean, Urtxintxa eta Interred.

Zure taldeak ere parte hartu nahi badu, garaiz dago. OPRE RrOMA...!


UTZI ZURE IRUZKINA
Izena
E-maila
Zure e-maila ez da argitaratuko.
Compartir

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License