EGK [eus] :: Azken berriak :: Jardunaldia: Planoetatik kalera
eu | cas | en | fr
2010-06-11
Larunbatean, Hirigintza eta Parte Hartzearekin azken hitzordua, Gasteizen

Politika, arkitektura, mugikortasuna, aldaketa sozialak, lurralde antolaketa, ekonomia, ekologia, gizarte-ohiturak... faktore ugarik parte hartzen dute joko korapilatsu bezain interesgarria denhonetan. Hirigintza adar ugari dituen arloa da; ez da soilik politikariei, teknikariei edota eraikuntza enpresei dagokien kontua. Euren proiektuek herritar guztiei eragiten dieten neurrian, egitasmo urbanistikoetan aktiboki parte hartzeko eskubidea dugu guztiok. Hori dela eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak jardunaldi bat antolatu du.

ZER:
Saioan, Unai Fernandez de Betoño arkitekto eta EHUko irakasleak hitzaldi bat emango du, Euskal Herriko hirigintzaren argilunak izenpean. Horrez gain, mahaingurua egingo da, tokiko eragile eta elkarteekin, honako gaia lantzeko: Praktika onak eta erresistentziak. Herri/hiri eredu berri baten bila.

NOIZ NON:
EKAINAK 2 DONOSTIAn, 19:00tan DOKAn (Erregezainen Kalea, 20).
EKAINAK 10 BILBOn, 19:00tan LA BOLSAn (Pilota Kalea, 10).
EKAINAK 12 GASTEIZen, 11:00tan EL CAMPILLOn (Santa María, 4).


UTZI ZURE IRUZKINA
Izena
E-maila
Zure e-maila ez da argitaratuko.
Compartir

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License