EGK [eus] :: Azken berriak :: Gazteon duintasunagatik, prekarietatearekin amaitu
eu | cas | en | fr
2012-04-24
Gazteon duintasunagatik, prekarietatearekin amaitu

Apirilaren 28an (larunbata) Osasunaren aldeko Nazioarteko Eguna da. 

Hitzordu horretarako, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta beste hainbat elkarte, sindikartu eta kolektibok* komunikatu batean bat egin dugu, honako ohartarazpena egiteko:

Azken lan erreformak gazteon lan baldintzak are gehiago okerragotuko ditu eta, ondorioz, gure lan osasuna kaltetuko du eta istripu-arriskua areagotuko digu".

Zergatik? Besteak beste, baja hartzen duten langileak kaleratzeko ematen dituen erraztasunengatik; eta, bestetik, ugazaben-mutuei emango dien eskumenengatik, lanera gaixo joatera bultzatuko baikaituzte (aldi berean istripu arriskuak areagotuz).

Laburbilduz: lan erreformak gure lan-baldintzak (eta gure bizitzak) okerragotuko ditu eta erizaintzaren ateak irekiko dizkigu.

Hemen duzue komunikatua:

pdf

Eta hemen prentsa-oharra:

pdf

Gure duintasunagatik eta gure eskubideen alde: mobilizatu gaitezen!

*Consejo de la Juventud de Euskadi (EGK), Federación Vasca de Junior Empresa, Juventud Obrera Cristiana, Comisiones Obreras-Gazteak, Iratzarri, Atseden Taldeak, Fundación EDE, Sare Antifaxista, Berri Otxoak, LAB, ESK, Kima Berdea eta Aldarte.

UTZI ZURE IRUZKINA
Izena
E-maila
Zure e-maila ez da argitaratuko.
Compartir

Diru-laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License