EGK [eus] :: Azken berriak
2012-05-22
Larunbat honetan, tailerra: "Itzali emisioa"! Errotatiba geldiarazi!" Elkarteentzat komunikazio erremedioak.

Bilboko Tas Tas irrati libreak Komunikazio kritikorako bigarren tailerrak antolatu ditu!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Gazte Borraste irratsaioa egiten du Tas Tas-en, eta tailer-egitarauean bere harri koskorra jarri nahi izan du ere. Hortaz, maiatzaren 26an "Elkarteentzat komunikazio erremedioak" ikastaroen bertsio berri bat emango du, oraingo honetan "Itzali emisioa! Errotatiba geldiarazi" izenburupean.

NOIZ: maiatzaren 26an, larunbata, 10.00etatik 14.00etara.

NON: Tas Tas irratian (Prim kalea, 41, 5. ezkerra).

NOR: Itsaso Estarrona eta Iñaki Landa (EGK).

ZER:

Ongietorria, kafea (edo infusioa) eta aurkezpena. Komunikatu edo hil.

Euskal Herriko komunikabideen mapa. Nor da eta nola antolatzen da gure jomuga?

Zertarako eman prentsaurreko bat... eta zertarako ez. Beste aukera batzuk.

Lekurik onenean momenturik onenean.

Albistea ‘eginda' eman (egintzat eman gabe). Egizu prentsa-ohar bat manifestu batetik abiatuta.

Komunikabideei deialdia. Nori, nola eta noiz.

Momentua heldu da: prentsaurrekoa. Gakoak.

¿Eta gero? (eta lehenago ere bada, hobe): kazetariei arreta.

Kazetari batek deitzen dizu. Elkarrizketa negoziatu.

Zuk deitzen diozu kazetariari. Nola ‘saldu produktua'.

Elkarrizketa bat lotu duzu. Zure ideiak komunikatzeko aholkuak.

Baliabide erabilgarriak. Komunikazio gidak / Non aurkitu hedabideen helbideak.

 

Izena eman nahi baduzu, kudeaketa@tas-tas.org helbidera mail bat bidali besterik ez duzu egin behar.


 

UTZI ZURE IRUZKINA
Izena
E-maila
Zure e-maila ez da argitaratuko.
Compartir
mes anterior 2014ko uztaila mes siguiente
A A A O O L I
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Gaur ez dago ekitaldirik
Datozen hitzorduak

Diru-laguntza eman dute:

 

Eusko Jaurlaritza     Arabako Gazteria       Bizkaiko Aldundia     Gazte Bizz     Gipuzkoako Aldundia