Ostegun honetan, hilak 23, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta ESK sindikatuak hitzaldi-eztabaida saio bat eskainiko dute, 4Katu elkartearen eskutik, murrizketek gure bizitzan eta gizartean eragiten dituzten ondorioak aztertzeko.
Hitzordua Ortuellako Kultur Etxe berrian izango da, 19.30etan. Hitzaldiak euskaraz izango dira, eta eztabaida, galderak egiten diren hizkuntzan burutzen joango da.
Hemen uzten dizuegu kartela!

UTZI ZURE IRUZKINA