EGK [eus] :: Astialdi Foroa
eu | cas | en | fr

astialdi

Zer da Astialdi Foroa?
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren baitan dagoen lan-talde bat da. Bere osaera honakoa da:

- Astialdiko 14 eskola.
- 10 federazio.

...Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako talde eta koordinakunde hauen atzetik... 13.000 gazte daude.

Zer egiten du lantalde honek?
Lurraldeka lan egiten du; hiru topagune daude: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Foro honen bitartez, EAEko lurralde bakoitzeko astialdi eskola eta federazioak hilero biltzen dira bere kezka eta proiektuak amankomunean jartzeko. Hona hemen lantzen dituzten gaietako batzuk:

  • Zein eragin izango dute astialdiko kualifikazio berriek talde eta eskolen lanarengan? Nola aurre egin dakioke testuinguru berri honi?
  • Nola egokitu daitezke eskolen beharretara diru-laguntzak eta udalekuak arautzen dituzten dekretuak?
  • Nola landu hezkidetza, aniztasuna, behar bereziak, euskararen normalkuntza... astialdian? Nola atera argitara astialdi hezitzailearen eragileen lana eta papera?

Amankomuneko arazoez gain... amankomuneko konponbideak ere mahai-gaineratzen dira:

  • Talde, eskola eta federazioak aho batez zuzentzen zatzaizkie administrazio, instituzio eta talde politikoei. Eta fruituak ematen ditu! 2009an, kasu, Arabako Foru Aldundiko gazteria aurrekontu-sailak ez murriztea lortu dute, beste kapituluetan %7ko murrizketa orokorra egin den arren.
  • Baterako ekimenak egiten dira eta, baterakoak diren aldetik, eraginkorrak. 2009an, adibidez, Tipi Topa prozesua burutu da; prozesu honen baitan, plater-izarra Astialdi Hezitzailearen Kongresua izan da, 30etik gora hitzaldi eta dinamikekin eta 171 parte-hartzailerekin. 
  • Harreman topagune berriak sortzen ditu, gazte, gazteria-teknikari eta arduradun politikoak aurrez-aurre jartzen. Honen adibiderik oraintsukoena "Litroak edan, Foru Aldundian" elkar-hizketak izan ziren.
  • Urtero hiru desplegable egiten dira; horietan, eskola eta taldeek udaran egingo dituzten ekintza eta egitasmo guztiak jasotzen dira; triptikoak komunikabideen bitartez jendarteratzen dira, besteak beste.

...eta ez hori bakarrik... gehiago nahi baduzu... sartu zaitez Astialdi Foroko atarira!

 

 

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License