EGK [es] :: Agenda :: Planoetatik kalera: repensando la ordenación del territorio
15-11-2011
Bilbao (La Bolsa)
Planoetatik kalera: repensando la ordenación del territorio

Kartela

 

PLANOETATIK KALERA // LURRALDE ANTOLAMENDUA BIRPLANTEATZEN
PLANOETATIK KALERA // REPENSANDO LA ORDENACIÓN DEL TERRITORIO


Jardunaldi hauen helburua gaur egun gurean ematen den Lurralde Antolamendua hausnartu eta eztabaidatzea da, garapen ekonomiko bortitzaren logikatik aldenduta eta gizakion zein gure lurraldearen ongizatearen ikuspuntutik begiratuta. Horretarako gizarte mugimendu ezberdinen laguntza edukiko dugu, zeintzuk luze daramaten lurralde antolamenduaren eragina jasotzen duten gai ezberdinak jorratzen, beste lurralde antolamendu baten alde lanean.

El objetivo de estas jornadas es analizar y debatir sobre la Ordenación del Territorio que se da actualmente desde un punto de vista del bienestar de las personas, así como del propio territorio, dejando de lado la perspectiva del desarrollismo voraz actual. Para ello, contaremos con la participación de diferentes colectivos que llevan mucho tiempo tratando temas en los que la ordenación territorial tiene una influencia directa y trabajando por un modelo diferente de territorio.


ZERGATIK? // ¿POR QUÉ?


Lurralde Antolamenduak gure lurraldean egiten den oro arautzen duelako. Arauketa hau egiteko erabiltzen dituen erremintak Lurralde Antolamendu Artezpideak (LAA) dira, eta berauek erabaki dezakete gure etxe ondoko mendia abiadura handiko trena pasatzeko zulatu daitekeen, herrian harrobirik zabaldu daitekeen, kostaldean beste portu erraldoi bat egin daitekeen, gure larreak etxez, eraikinez eta errepidez josi daitezkeen eta mendiak generadore eolikoz landatu daitezkeen besteak beste.

Gaur egun Artezpide hauen aldaketa habian dago baina berriro ere, gizartearen partaidetzarako lekurik ez da egon. Horrela ba, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik beharrezkoa deritzogu gai honen inguruan gizarteak zer esana badaukala aldarrikatzea, eta horregatik formazio eta eztabaida saio hauen antolaketa, non Lurralde Antolamendua Birplanteatu eta eredu berri bat plazaratu nahi dugun.

Porque la ordenación territorial regula todas las acciones que se realizan en el territorio. Las herramientas que utiliza para esta regulación son las Directrices de Ordeanción del Territorio (DOT), que son las mismas que deciden, entre otros asuntos, si el tren de alta velocidad puede circular bajo el monte que está frente a nuestra casa, si se pueden abrir canteras en las inmediaciones del pueblo, si puede construirse otro puerto exterior más en la costa, si puede llenarse el campo de adosados, edificios y carreteras os si pueden plantarse los montes con intalaciones eólicas .

Ahora la redefinición de estas directrices está en marcha, de nuevo, sin a penas lugar para la participación ciudadana. Pero, desde el Consejo de la Juventud de Euskadi creemo que la sociedad y los agentes sociales tenemos mucho que decir en torno a este tema, y por ello queremos organizar estas sesiones de formación y debate, donde poder Repensar la Ordenación Territorial y poner sobre la mesa un nuevo modelo.

EGITARAUA // PROGRAMA


hitzaldia // coferencia
Lurralde Antolamendua Euskal Herrian, gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak
La Ordenación Territorial en el País Vasco, situación actual, problemática y retos
Joseba Koldobika Arbaiza geografoaren eskutik


mahaingurua // mesa redonda
elikadura subiranotasuna // nahikotasun energetikoa // hondakinen kudeaketa //
kultura eta artearen deszentralizazioa // garraioa eta azpiegiturak

soberanía alimentaria // suficiencia energética // gestión de resíduos //
descentralización del arte y la cultura // transporte e infraestructuras

gizarte mugimendu eta erakunde ezberdinen eskutik // diferentes movimientos sociales
(lurralde bakoitzean ezberdinak izango dira)


tailerra // taller
Lurralde Antolamendu Artezpide (LAA) alternatiboak
Directrices de Ordenación del Territorio (DOT) alternativas
Desazkunde DOT taldearen eskutik


NOIZ eta NON // DÓNDE y CUÁNDO
Donostia // azaroaren 4 noviembre // CRAJ aretoa // 17.00tatik 20.30tara
Bilbo // azaroaren 15 noviembre // LA BOLSA // 17.00tatik 20.30tara
Gasteiz // azaroaren 17 noviembre // MONTEHERMOSO // 17.00tatik 20.30tara

aurretik izen ematea eskertuko da
os agradeceremos que confirméis vuestra asistencia con antelación

bizibaldintzak@egk.org

 

En el marco de la  programación del 25. aniversario del Consejo de la Juventud de Euskadi.

 

mes anterior Diciembre de 2014 mes siguiente
L M M J V S D
1 2345 6 7
8910 11 12 13 14
15 16 17 18 192021
22232425262728
293031
Hoy, Jueves 18.12.2014

Con la ayuda económica de:

 

Eusko Jaurlaritza     Arabako Gazteria       Bizkaiko Aldundia     Gazte Bizz     Gipuzkoako Aldundia