EGK [es] :: Agenda :: Concurso Ei Gazte! (hasta el 20 de septiembre)
eu | cas | en | fr
06-07-2010
Concurso Ei Gazte! (hasta el 20 de septiembre)

1949an Eusko Ikaskuntzaren baitan sorturiko ekimena da ENE, Euskararen Nazioarteko Egunaren akronimoa, eta euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du. Ekimen honen barruan elkarteak urtero egun hau ospatzeko ekimen bat abian jartzen du eta honen baitan antolatuko da 2010 urtera begira Ei Gazte! Saria.

Hain zuzen ere, Eusko Ikaskuntzak egun hau aldarrikatzeko gazteek egiten duten ekintza-ekimen proposamen hoberenari emango zaio saria. Saria aipatu den bezala, ekonomikoa izateaz gain, errekonozimendu publikoa izaten du.

Sariaren hirugarren edizio honetan, gazte irabazleak, errekonozimendu publikoaz gain, aurkezten duen ekimena aurrera ateratzeko aukera izango du elkartearen baitan, horretarako behar duen laguntza jasoko duelarik. Proiektu bezala aurkezten dena egikaritzeko aukera izango da.


EI GAZTE!KO 2010KO EDIZIOAREN OINARRIAK

Deitzailea
Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila.

Parte hartzaileak
Edizio guztietan sarian parte hartu nahi duten eta Euskal Herrian edo Diaspora herrialdeetan bizi diren pertsonek parte har dezakete. Nolanahi ere, 18-30 urte bitarteko gazteek bakarrik parte hartu ahal izango dute lehiaketetan, eta Eusko Ikaskuntzako bazkide izan beharko dute (aldez aurretik ez izan ezkero, sarira aurkezteko unean izena eman ahal izango dute ondorengo inprimakia betez) Lanak bakarka edo taldeka aurkeztu ahalko dira.

Helburua
Abenduaren 3an izaten den Euskararen Nazioarteko Eguna INTERNET BIDEZ ospatzeko ideia sortzaile eta original bat saritzea eta ospakizunerako gauzatzea

Ideiak aurkezteko epea:
* Hasiera data: 2010eko ekainaren 1
* Amaiera data: 2010eko irailaren 20
* Saritua jakinaraztea: 2010eko irailaren 30a
* Ideiaren egikaritzea: 2010eko urriaren 1etik azaroaren 30era.

Ebaluazio sistema;
Lehiaketa honetan aurkezten diren lanen ebaluazioa horretarako osatuko den epaimahaiak egingo du. Epaimahaia gaian adituak diren hiru pertsonek osatuko dute eta eurak izango dira lan eta ekimen hoberena zein izango den esateko arduradun nagusiak.

Epaimahai proposamena:
* Eusko Ikaskuntzako ordezkari bat.
* Eusko Ikaskuntzako bazkide gazte bat
* Euskomediako ordezkari bat.

Eusko Ikaskuntzak izendaturiko Epaimahaiak sariduna erabakiko du Epaimahaiko ezein kidek ezin dezake lehiakide gisa parte hartu. Epaimahaiaren epaia 2010ko irailaren 30ean emango da jakitera.

Epaimahaiak saria jabegabe utzi edo beste lehiaketa baterako deia zabal dezake edo beste oinarri batzuk ezar ditzake, lan berriak horien arabera aurkeztu beharko direlarik.

Epaimahaiak ondorengo irizpideak edukiko ditu kontutan ideia aproposena aukeratzeko garaian:

* Ideia gauzatzeko bideragarritasun ekonomikoa.
* ENEren ospakizunak dituen ezaugarriak eta izaera.
* Ideiaren sormena eta berritasuna

Aurkeztu behar den dokumentazioa:
Ondorengo inprimakia bete eta paperean eta CD batean, aurkeztu beharko da 2010 urteko irailaren 20a baino lehen ondorengo helbidean:

Eusko Ikaskuntza
Miramar Jauregia
Mirakontxa 48
20007 Donostia/San Sebastián

Irailaren 20ean amaituko da lanak onartzeko epea. Lana DIN-A4 neurriko gutun azal zuri batean entregatuko da, etiketan EI GAZTE! SARIA "Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentua" azalduko duena eta ikurritz (edo izenorde) bat kanpoan idatzia izango duena. Azal horretan sarturiko beste gutun azal itxi txikiago baten barnean lehiakidearen datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidea, NANaren fotokopia eta telefonoa) jarriko dira, eta gutun azal horren kanpoaldean ikurritza (edo izenordea) idatziko da. Lanak posta ziurtatu bidez bidaliko dira, edo eskutik eskura emango ondoko helbidean:

Eusko Ikaskuntza/Sociedad de Estudios Vascos
Miramar Jauregia
Mirakontxa 48
20007 Donostia/San Sebastián

Saria: Irabazleak 1500 euro jasoko ditu eta beste 1500 izango ditu ideia gauzatzeko.

Jabetza intelektuala:Eusko Ikaskuntza izango da sarituriko ideiaren jabe bakarra eta iraunkorra eta askatasun osoa izango du sarituriko ideia osorik edo zati batez erabiltzeko edo aldatzeko, beharrezko iritziz gero.

Ez sarituriko lanak itzultzea: Irabazlea argitara eman ondoko 30 egunetan jaso ahal izango dira.

Oinarriak onartzea: Lehiaketan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek guztiak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.

http://eigazte.eusko-ikaskuntza.org/

Colaborador

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Creative Commons License
EGK.ORG is licensed under a Creative Commons License