EGK [en] :: Manifests
2011-10-17
Aberastasunaren aurka jo. Premiazkoa da!

Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna
2011ko urriak 17


Pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako borrokaren nazioarteko egunean, erakunde sozialok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarteari, pobrezia eta
desberdintasunaren aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak lortzeko. Krisi global honek agerian utzi du sistema kapitalista eta patriarkalak pobrezia eta
bazterkeriaren adierazpen berriak baino ez dituela sortzen gero eta sektore zabalagoetan, bai gure gizartean (bereziki gazte, emakume eta etorkinen artean) eta bai mundu osoan.


Krisi honen jatorria sisteman bertan dago; sistema bat, biztanleriaren zati txiki baten aberastasuna lehenesten duena gehiengoaren pobretzearen eta planetaren
hondamendiaren gainetik. Produkzioa, espekulazioa, jabetza pribatuaren pilaketa, mugarik gabeko hazkundea eta kontsumoa ez dira bateragarriak bidezko bizimodu iraunkorrarekin. Ezin da pobrezia kontrolatu aberastasuna kontrolatzen ez bada, batik bat kontuan hartuta baliabideak mugatuak direla. Berehala hasi behar dugu aberastasunaren, pilaketaren eta xahutzearen aurka borrokatzen.


Gobernuak kezkatuta daude oraindik finantza-erakundeek izan dituzten "galerengatik", nahiz eta 2011ko urtarrila eta martxoa bitartean bankak ia 4.000 milioi euro irabazi zituen Estatuan. Bien bitartean, doikuntza eta murrizketa sozialeko politikak abiarazi dituzte eta hazi egin dira langabezia, prekarietatea eta bazterkeria; berriro itzuli dira politika autoritarioak, pertsonen zirkulazio librea eragotzi da eta ahaztu egin dira herrialde pobretuetako zein gure gizarteetako pobrezia desagerrarazteko konpromisoak.
Hori guztia salatu eta mobilizaziorako deia egin nahi dugu: borondate politikoa behar da pobreziarekin eta desberdintasunarekin amaitzeko.


Joko arau asko goitik behera aldatuko dituzten mugimenduak planteatu behar ditugu; ihes egin behar dugu hazkundearen, kontsumoaren, produktibitatearen,  lehiakortasunaren edo teknologia liberatzaileen mitoetatik, ongizatetik eta zorionetik urruntzen gaituztelako. Bat egin nahi dugu hazkunde murrizpena proposatzen duten mugimenduekin, helburutzat dutelako aberastasuna berdin banatzea, ingurumena errespetatzea eta pertsona guztiei bizitza duina ematea.


Zure esku ere badago egoera hau aldatzea: ezin dira justifikatu, baina bai ordea saihestu pobrezia eta desberdintasuna. Zure eguneroko bizitzan asko egin dezakezu mobilizazioaren eta salaketaren bidez eta gizarteko antolakuntza eta parte-hartzearen bidez. Zure inguruan badaude alternatibak eta aldatzeko proposamenak. Eraiki mundu justu eta solidarioago bat!


ABERASTASUNAREN AURKA JO, ORAIN!

mes anterior July 2014 mes siguiente
M T W T F S S
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
There are no events.
Upcoming events

Con la ayuda económica de:

 

Eusko Jaurlaritza     Arabako Gazteria       Bizkaiko Aldundia     Gazte Bizz     Gipuzkoako Aldundia