EGK [en] :: Manifests :: Frente a las declaraciones publicadas por ETA el 10 de enero de 2011
2011-01-17
2011ko urtarrilaren 10ean ETAk kaleratutako adierazpenaren aurrean

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua - EGKtik, Giza Eskubide guztiekiko errespetu eta sostengua oinarritzat hartuta eta beti egin dugun lez elkarrizketa eta elkar-ulertzea ahalbidetzen duten bide eta kanal desberdinak bilatzeko konpromisoa eta hauen eraikuntzaren aldeko apustua berretsiaz, ETAk publiko egin duen su-etena aintzat hartzeko eskatzen diogu eragile politiko eta sozial orori, eta aldi berean ETAri gizarteko gehiengoaren iritzia eta eskaerak entzun, kontutan hartu eta errespetatu ditzala.


Zuhurtziaz baina atzerapausorik gabe bakerako bidean lan egin behar dugu Euskal Herriaren normalizaziorako prozesuaren baitan, eta testuinguru honetan ezaugarri berria ekarri du ETAren deklarazioak, su eten iraunkorra eta Nazioarteko Komunitatearen aldetik egiaztagarria izango den neurrian.


Honen aurrean, eragile politiko eta sozial bakoitzak dagokionean lan egingo duelakoaren esperantza azaltzen dugu eta alderdi politikoei konpromiso sendoa eskatzen diegu irtenbideen bilaketan, alderdien interesen gainetik eta euskal gizartearen onurarako izango direnak.


Horretarako. elkarrizketaren eta elkar ulertzearen aldeko apustua egiten dugu bide demokratiko eta baketsuak erabilita betiere, eta momentu
historiko hau lanerako egokia izan daitekeela iritzita. Hau guztia dela eta, ETAri su-etena betetzeko eta gizartearen nahiaerrespetatzeko eskatzen diogu, eta eragile politiko eta sozialei elkarrizketarako borondatea azaldu dezatela edozein proiektu politiko bideragarria izan dadin. Denon artean Euskal Herri baketsu eta demokratikorako bidea zabaldu ahal izateko, eskubide zibil eta politiko
guztiak errespetatuak izatea ezinbestekoa baita.


2011ko urtarrilaren 17ean,
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua - EGK

Con la ayuda económica de:

 

Eusko Jaurlaritza     Arabako Gazteria       Bizkaiko Aldundia     Gazte Bizz     Gipuzkoako Aldundia