EGK [en] :: Last news
lupa
Title Date
2014-12-03

www.egk.eus, hauxe da gaurtik aurrera Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko webgunearen domeinu berria Interneten. Erregistro prozesu hau PuntuEUS fundazioak aurrera eraman du eta abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, aukeratu da 1.300 webguneen domeinua berri abian jartzeko: Euskal Herrian egiten direnak eta euskara edo euskal kulturarekin lotura dutenak. Oraingoz ez da beste ezer aldatuko, www.egk.org erabilgarri egongo da eta EGK-ko teknikarien e-mail helbideek berdin jarraituko dute.

2014-12-01

Azaroaren 28an, ostiralean, Donostian egindako azken Bake Ibilbidearekin, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik gazteentzat antolatuko ditugun bake eta bizikidetza lan arloren ekintzak bukatu ziren, oraingoz. Hiru formazio saio eta hiru Bake Ibilbide arrakastatsu izan dira (Bilbo, Gasteiz eta Donostian), 50 gazte baino gehiagok parte hartu dute eta korapilatsua izan daitekeen gai honen inguruan hitz egin eta hausnartu dugu ikuspuntu guztietako ekarpen anitzekin. Ekintzak bukatu arren, gertatukoaren inguruko materialak prestatuko ditugu, adi egon hurrengo aste eta hilabeteetan!

2014-11-21

Laster abendua iritsiko da eta hilabeten honetan zer ekintza antolatuko diren jakiteko, Berriz Berri agenda hemen duzue! 3.000 harpidedun baino gehiagok jasotzen duten poster honetan, gazte elkarteek eta bestelako gizarte mugimendu eta eragileek antolatutako jardueren inguruan informatzen zaitugu. Nahi baduzu, gure agendari begirada bat bota ahal diozu ere. Gainera, Piztu! buletinera harpidetzen baldin bazara, hamabostean behin gazte elkartegintzari buruzko azken albisteak jasoko dituzu zure e-mailean. Edo, nahiago izanez gero, Facebook eta Twitter bitartez mantenduko zaitugu azken deialdiei buruz informatuta.

Primero
Anterior
1
2
3
4
5
6
7
8
9
Siguiente
Ultimo

Con la ayuda económica de:

 

Eusko Jaurlaritza     Arabako Gazteria       Bizkaiko Aldundia     Gazte Bizz     Gipuzkoako Aldundia