EGK [en] :: Articles :: Non dago euskal gazteria
2010-10-15
Non dago euskal gazteria?

http://gaztea.euskonews.com/0550zbk/gaia55008.html

Zertan dabiltza gazteak? Gaur egungo gazteriak festa eta juerga besterik ez du gogoan... gure garaikoak bai borroka, parte hartzea eta grina... oraingo gazteak berriz ez ikasi, ez lan, ez amets ez utopiarik.

Zenbatetan entzun eta irakurri ditugu horrelakoak? Nolakoa da gazteok egun dugun irudia? Telebista jarri eta gazteak ageri dira, bai. Gazteak mozkortuta, gazte drogazaleak, gazteak kotxe istriputan, gazteak alferkerian, ez lanik ezta ikasketarik ez duten gazteez osaturiko reallityak... Gertaera latzenak, gordinenak, muturrekoenak, kaxkarrenak edo barregarrienak izan ohi dira notizia, ikus-entzuleak erakartzen dituztenak. Tarteka balentriaren bat eginiko gazteak azaleratzen badira ere.

Pantailaren bestaldean gaudenok gazteon geure irudia osatzen dugu, baina gure erreferenteak zertan oinarrituko ditugu? Pantailan ageri zaizkigun aurpegi gabeko estatistika inpertsonal horiengan? Karikaturizatutako gazte horiengan? Parranda-zaleak garela ezin ukatu, baina langabezia tasa altuena pairatzen dugun segmentuetako bat ere bagara. Agian luzaroan gurasoen etxebizitzan sartuta egoten garela ere egia da, baina etxebizitzarako sarbidea garesti jarri zaigula ere ezin uka. Ez dut uste garai bateko gazteriarekin konparagarri denik egungo egoera.

Dena den, bideak estutzen zaizkigun bitartean, bada gazteon eskubideon alde lanean, ikusmira, borroka, eta utopia berriak zabaltzen dituzten gazteak, taldeak, elkarteak, erakundeak. Askotan ez dugu asmatzen. Nora joan, norekin harremanetan jarri.

Con la ayuda económica de:

Eusko Jaurlaritza     Arabako Gazteria       Bizkaiko Aldundia     Gazte Bizz     Gipuzkoako Aldundia