EGK [en] :: Appointments :: Concurso Kameratoia
2012-04-27
Kameratoia lehiaketa

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du zortzigarren urtez, oraingoan Gernika-Lumoko Kultur Etxearen babesarekin.

Lehiaketaren helburuak gazte euskaldunen sormena bultzatzea eta ekoizpen artistikoa gizarteratzea dira. Horretarako, bost eguneko epea dute ikus-entzunezko lan baten gidoia idatzi, irudiak grabatu, edizio lanak burutu eta jendaurrean aurkezteko, beti ere antolakuntzak jarritako gai bati eta ezaugarri batzuei jarraiki. Kameratoilariek maiatzaren 12an jasoko dituzte bideoak egiteko gaia eta islatu beharreko irudien zerrenda.

Hortik hasita, esan bezala, gazteek bost eguneko epea izango dute bideoa pentsatu, egin eta aurkezteko. Beranduenez ere maiatzaren 17an aurkeztu beharko dituzte bideoak, eta orduan hasiko da epaimahaiaren lana. Aurreko edizioetan bezala, epaileek hiru sari emango dituzte, 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak.

Behin epaimahaiak erabakia hartuta, maiatzaren 26an lan guztien emanaldia eta sari banaketa izango dira Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Bertan jakinaraziko dira irabazleen izenak.

Parte hartzeko baldintzak ondorengoak dira: gazte euskalduna izatea (lanak euskaraz aurkeztu behar dira eta), bideoa ekoizteko kamera, ordenagailua eta beharrezko tresneria izatea, eta apirilaren 27a baino lehen izena ematea.

Aurrekoetan bezala, Kameratoiak webgune propioa du. Bertan, lehiaketaren oinarriak, aurreko edizioetako lanak, izena emateko aukera eta beste hainbat jakingarri aurki daitezke. Honako hau da helbidea: http://www.kameratoia.com


mes anterior July 2014 mes siguiente
M T W T F S S
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
There are no events.
Upcoming events

Con la ayuda económica de:

 

Eusko Jaurlaritza     Arabako Gazteria       Bizkaiko Aldundia     Gazte Bizz     Gipuzkoako Aldundia